Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova
Varvara Fedorovna Stepanova (1894–1958)
Atalak
Nadezhda Andreevna Udaltsova (1885–1961)
- Izenburua:
- Nadezhda Andreevna Udaltsova (1885–1961)
- Erakusketa:
- Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova
- Gaiak:
- Artea eta politika | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak | Diamante-Txota taldea | Errusia | Paris
- Mugimendu artistikoak:
- Abangoardia | Kubismoa | Suprematismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Popova, Liubov | Udaltsova, Nadezhda
Udaltsova Académie de la Palette-n izan zen Liubov Popova-rekin batera eta berehala bereganatu zituen Le Fauconnier-en eta Metzinger-en kubismoaren printzipioak. Bi ikasleek jasotako prestakuntzari antzera erantzun zioten, Udaltsovak 1913an egindako Konposizioa eta Popovaren Konposizioa giza irudiekin obrak konparatuta ikus daitekeen bezala; izan ere, zatitan banatzea, eskortzoak eta kolorearen soiltasuna, sintaxi kubistaren ariketa zorrotzak eta zehatzak dira. Udaltsovak egindako gitarren eta jatetxeen irudikapen ugariek lehen grina hau erakutsiko dute. Kubismoak lehentasuna izaten jarraitu zuen Udaltsovarengan, eta Vladimir Tatlinen arte konstruktibista aztertu eta Kazimir Malevichen maila aitortu arren, ez zien pintura abstraktuaren aukerei arreta handirik eskaini. Honek, Diamante Txota izeneko taldeari eskainitako leialtasuna azal dezake. Talde honekin 1914ko erakusketan hartu zuen parte lehen aldiz. Taldeak, 1910eko hamarkada osoan, Paul Cézanne-ren eta Pablo Picasso-ren garrantzia azpimarratu zuen.
Udaltsovak estudioko pinturaren hegemoniari tinko eutsi zion, eta artea aplikazio praktikora eta erabilgarritasunera orientatzeko Urriko Iraultzaren ondoko presioei aurre egin zien. Ehunetarako diseinu suprematistak egin, eta Vkhutemas arte-eskolan eta Moskuko Ehungintza Institutuan ehunen diseinurako eskolak eman zituen arren, konposizio kubistei tinko eutsi zien. Konposizio horiek izan ziren, hain zuzen, Berlinen 1922an egindako Errusiako I. Erakusketan ikusmin handiena sortu zutenak.