Edukira zuzenean joan

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova

Abangoardiako amazonak

Info gehiago

Natalia Sergeevna Goncharova (1881–1962)

Info gehiago

Atalak

Alexandra Alexandrovna Exter (1882–1949)

Bere gizarte-maila onari esker, —Amazonak izeneko taldeko kide gehienek bezala— Exter andreak Ukraina, Errusia, Frantzia eta Italiara etengabe bidaiatzen zuen, eta Errusiako abangoardiaren eta Europako mendebaldeko azken mugimenduen arteko loturan zerikusi handia izan zuen. Venezia (1915) bezalako lanen tituluek agerian uzten dituzte haren konpromiso geografikoak eta kulturalak. Herri-artean oso interesatuta egoteaz gain, batez ere bordatu ukraniarretan, Exterrek kubismoaren, futurismoaren eta simultaneismoaren kontzeptuak arakatu zituen, 1917–8 inguruko pintura ez-objektibo bikainen abstrakziora heldu aurretik.

Estudioko pintura gogokoena zuen arren, Exter diziplina anitzeko artista izan zen eta liburuetarako, zeramikarako, zinerako eta, batez ere, antzerkirako diseinua bezalako esparruetan ere lan egin zuen. 1910eko hamarkadan Errusian izandako eszenografo erradikalena izan zela esan daiteke. Popova-rekin eta Stepanova-rekin hartu zuen parte Moskun 1921an egin zen 5x5=25 erakusketan. Ekitaldi hura erabakigarria izan zen: artistek bertan estudioko pintura amaitutzat jo behar zela planteatu zuten, eta industria-diseinuak hartu behar zuela sormen-paper hori. Zentzu honetan, Exterren pintura abstraktuak, formaren, kolorearen, ehunduraren eta erritmoaren inguruko laborategiko esperimentu gisa har daitezke, eta ehunen, liburuen eta eszenografien diseinuan aplika daitezkeen proposamenak biltzen dituzte.

BESTE ATALAK

Abangoardiako amazonak

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Atala, 2000

Info gehiago

Alexandra Alexandrovna Exter (1882–1949)

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Atala, 2000

Info gehiago

Natalia Sergeevna Goncharova (1881–1962)

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Atala, 2000

Info gehiago

Liubov Sergeevna Popova (1889–1924)

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Atala, 2000

Info gehiago

Olga Vladimirovna Rozanova (1886–1918)

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Atala, 2000

Info gehiago

Varvara Fedorovna Stepanova (1894–1958)

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Atala, 2000

Info gehiago

Nadezhda Andreevna Udaltsova (1885–1961)

Abangoardiako amazonak: Exter, Goncharova, Popova, Rozanova, Stepanova eta Udaltsova, Atala, 2000

Info gehiago