Edukira zuzenean joan

James Rosenquist: atzera begirakoa

[Pop Artea]

Info gehiago

[1970 – 1980 hamarkada]

Info gehiago

Atalak

[Artelanen esanahia eta interpretazioa]

Izenburua:
[Artelanen esanahia eta interpretazioa]
Erakusketa:
James Rosenquist: atzera begirakoa
Gaiak:
Artea eta pertzepzioa
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Rosenquist, James

Rosenquistek bere koadroek “galderak planteatzen dituztela” edo gai eta ideia desberdinak aztertzen dituztela adierazi badu ere, funtsean abstraktutzat jotzen dituen konposizioak dira beretzat. Bere lanetan erabiltzen duen ikonografia dagokion jatorrizko asmotik edo xede komertzialetik hustu egiten du artistak, bere asmoaren arabera berriro formulatzeko. Antzeman daitezkeen irudiak oso ortodoxoa ez den erara erabiltzean, Rosenquistek eragotzi egiten dio behatzaileari ideien ageriko asoziazioak egitea. Obrak deszifratzen zailagoak izan arren, Rosenquisten iritziz “jendea figurazioa balitz bezala aritzen da arte abstraktua interpretatzen, baina nire obrarekin hor dagoena besterik ezin dute ikusi. Ezin dituzte nahastu nire espagetiak gurutze batekin, eta espageti batzuengatik inork ez du nostalgiarik sentituko. Irudi hauek modu interesgarriagoetan erabil ditzaket horrela”. Ikonografia erabiltzeko duen trebetasun horrek aukera berriak zabaltzen dizkio irudikapenari eta esanahiari dagokienez. Rosenquistek ondo ezagutzen ditu pinturaren konbentzioak, publizitateko teknikak eta hedabideek edozein gauza bere esanahia alde batera utzita produktu bihurtzeko duten ahalmen handia, eta obra “misteriotsuak” sortzea lortu du horrela, aurkezten dituzten irudien eta objektuen errealitatea azpikoz gora jartzen dutenak. Rosenquistek irudi ezagunen errepresentazio partzialak eta bitxiak egiterakoan figurazioaren eta abstrakzioaren arteko bereizketa tradizionala lausotzen du eta mundua ikusten dugun modua berriro definitzeko erronka botatzen digu.

BESTE ATALAK

James Rosenquist: atzera begirakoa

James Rosenquist: atzera begirakoa, Atala, 2004

Info gehiago

Kosmosa

James Rosenquist: atzera begirakoa, Atala, 2004

Info gehiago

[Ingurunea]

James Rosenquist: atzera begirakoa, Atala, 2004

Info gehiago

[Pop Artea]

James Rosenquist: atzera begirakoa, Atala, 2004

Info gehiago

[Artelanen esanahia eta interpretazioa]

James Rosenquist: atzera begirakoa, Atala, 2004

Info gehiago

[1970 – 1980 hamarkada]

James Rosenquist: atzera begirakoa, Atala, 2004

Info gehiago