James Rosenquist: atzera begirakoa
[Artelanen esanahia eta interpretazioa]
Atalak
[1970 – 1980 hamarkada]
- Izenburua:
- [1970 – 1980 hamarkada]
- Erakusketa:
- James Rosenquist: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Artea eta zientzia | Tamaina
- Teknikak:
- Collage
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Rosenquist, James
Pop artista gisa ospea lortu eta ondorengo hamarkadetan Rosenquistek konposizio lirikoak edo misteriotsuak sortzen jarraitu zuen 1960ko hamarkadan garatzen aritu zen hizkuntza bisuala erabiliz. Zientziari eta kosmosari lotutako gaiekiko interesa, eskalaren gero eta garrantzi handiagoa eta formatu etzanaren erabilera garai hartan sortu zituen pieza askotan antzeman daitezke. Hirurogeita hamarreko hamarkadan eta laurogeikoan maila anitzeko pinturak egiten hasi zen, esate baterako Zakurra eskailerak jaisten (Dog Descending a Staircase, 1979) eta Punta-puntako teknologia (Ultra Tech, 1981). Pintura horien ertzek formatu laukizuzen tradizionala eteten dute, altuera eta zabalera irudikatutako objektuaren eskala eta dimentsioaren arabera aldatzen baitira. Hasierako lanetan bezala, pintura hauen esanahia sinbolo eta sinekdoke bisualen bidez jakinarazten zaigu. Collage teknika erabili ohi zueneko bere lehenengo konposizio idiosinkrasikoetatik hasi eta irudiekin egindako azkenaldiko esperimentuetaraino, Rosenquisten lanaren eraginez hedabideak eta inguratzen gaituen mundua lehen ez bezala ikusten ditugu orain.