James Rosenquist: atzera begirakoa
Kosmosa
Atalak
James Rosenquist: atzera begirakoa
- Izenburua:
- James Rosenquist: atzera begirakoa
- Erakusketa:
- James Rosenquist: atzera begirakoa
- Gaiak:
- Artea eta ekonomia | Artea eta gizartea | Artea eta politika | Tamaina | Ingurunea eta natura
- Mugimendu artistikoak:
- Pop Artea
- Teknikak:
- Collage | Marrazkia
- Artelan motak:
- Grabatua | Pintura
- Aipatutako artistak:
- Rosenquist, James
Azkeneko lau hamarkadetan zehar, Rosenquistek garaien izaera instintiboki islatzen duen lana sortu du. Erabiltzen duen ikonografia berezia dela medio gai modernoak eta gaur egungo gertakariak jorratu ditu bere lanetan, gerraren aurkako adierazpenak jasoz eta planetako gizartearen, politikaren, ekonomiaren eta ingurumenaren halabeharraz duen kezka aditzera emanez. James Rosenquist: atzera begirakoa bigarren solairuko aretoetan da ikusgai. Erakusketa artistaren lehenengo lan abstraktu eta pintura popekin hasten da eta ondoren artistak bere ibilbide sortzaile osoan izan duen bilakaera aztertzen du. Erakusketak Rosenquistek egindako marrazki, collage eta grabatuak ere biltzen ditu, artistak aldi berean hainbat baliabideetan lan egiteko zuen ohitura azalduz. Horrez gainera, eskala handian egindako lanaren adibide esanguratsua lehenengo solairuan ikusgai den Pop artea erakusketan ere bada. Azken hogeita hamar urteotan James Rosenquisten inguruan egin den erakusketa sakonena dugu hau, artistak bere ibilbide oparoan zehar landutako adierazpide desberdinak aztertzen dituena eta bere lorpen bikainak osotasunean barne hartzen dituena.