Edukira zuzenean joan

James Rosenquist: atzera begirakoa

James Rosenquist: atzera begirakoa

Info gehiago

[Ingurunea]

Info gehiago

Atalak

Kosmosa

Izenburua:
Kosmosa
Erakusketa:
James Rosenquist: atzera begirakoa
Gaiak:
Artea eta zientzia | Lan-prozesua | Zientzia eta Teknologia
Teknikak:
Collage | Marrazkia
Artelan motak:
Grabatua | Pintura
Aipatutako artistak:
Rosenquist, James

Bere karreran zehar, Rosenquistek jakin-mina erakutsi du kosmosaren, teknologiaren eta zientziaren alorreko gertakarien aurrean, eta hemen ikusgai dagoen obra sorta honetan antzeman daiteke miresmen hori, hirurogeita hamarreko hamarkadakoak, laurogeikoak eta laurogeita hamarrekoak izanik. Gertaera historikoetan, gai kosmikoetan eta zientziari buruzko aipamenetan oinarrituta, artistak narratiba enigmatikoak eta sinboloak sortzen ditu, gizakiaren hutsegiteak eta ahultasunak irudikatzen dituztenak edo gizakiok unibertsoan dugun existentziari buruz hausnartzeko balio dutenak. Obra hauetako batzuk kutsu kritikoa izan arren, Rosenquistek nolabaiteko optimismo itxaropentsua aditzera ematen digu baita ere, bizi garen munduaren etorkizunaren aurrean, gizakiaren eta gure ingurune sozialaren biziraupenaren aurrean.

Areto honen zati batean Rosenquistek 1970etik gaur arte bere pinturen oinarritzat erabili dituen collageak, marrazkiak eta grabatuak sakonki aztertzen dira. Paper gainean egindako lan horiek artistak erabiltzen duen lan-metodoari buruzko argibideak ematen dizkigute, bere pinturen abiapuntutzat hartzen dituen materialak eta sormen-prozesua agerian utziz. Izan ere, paper gaineko lanetan jorratzen dituen gaiak garai bereko pinturetan egindako saioetako berberak dira, batik bat kosmosarekin zerikusia dutenak eta eskalari emandako garrantzi gero eta handiagoa adierazten dutenak. Areto honetan eta 205. eta 206.ean ikusgai dauden Rosenquisten collageetako asko lehenengo aldiz erakusten dira jendaurrean erakusketa ibiltari honetan. Artista honek baliabide ezberdinak erabiliz sortu dituen artelanak ikusteak aukera ematen dio ikusleari haren ardura estetiko eta ideologiko guztiak aztertzeko.

BESTE ATALAK

James Rosenquist: atzera begirakoa

James Rosenquist: atzera begirakoa, Atala, 2004

Info gehiago

Kosmosa

James Rosenquist: atzera begirakoa, Atala, 2004

Info gehiago

[Ingurunea]

James Rosenquist: atzera begirakoa, Atala, 2004

Info gehiago

[Pop Artea]

James Rosenquist: atzera begirakoa, Atala, 2004

Info gehiago

[Artelanen esanahia eta interpretazioa]

James Rosenquist: atzera begirakoa, Atala, 2004

Info gehiago

[1970 – 1980 hamarkada]

James Rosenquist: atzera begirakoa, Atala, 2004

Info gehiago