Edukira zuzenean joan

Thomas Struth

Toki inkontzienteak

Info gehiago

Atalak

Thomas Struth

Izenburua:
Thomas Struth
Erakusketa:
Thomas Struth
Gaiak:
Gizakia | Artea eta gizartea | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Lindberg Ospitalea | Gogoeta | Klaus vom Bruch
Artelan motak:
Argazkia | Bideoa
Aipatutako artistak:
Struth, Thomas

Thomas Struth (Geldern, Alemania, 1954) argazkilariak proposatzen dizkigun irudiek egileak berak bere buruari —nahiz behatzaileei— egiten dizkion galderei erantzuten diete: espazio publikoaren garrantzia, familia-loturek duten ahalmen bateratzailea, naturaren nahiz kulturaren garrantzia eta teknologia berrien mugak eta aukerak. Struth gauza da funtsezkoak diren gaiak, ―gizarte-egituren ezegonkortasuna edo giza existentziaren hauskortasuna, adibidez,― dotorezia formal handiko irudietan islatzeko. Horrela artistak publikoa behatzaile izatetik aliatu izatera eramaten du balio sozial, etiko eta gizatiarrak azter ditzan. Thomas Struth erakusketak argazkilari alemaniar aitzindari honen lau hamarkadetako lana aztertzen du haren eragin handiko ibilbidearen garapena taxutu duten gizarte-gaiak azpimarratuz. Aurkezpen honek Struthen hasierako ideiak —artistak urteen zehar bildutako artxibo-materiala da horien lekuko— ondo definitutako lan-multzoekin lotzen ditu: Toki inkontzienteak delakotik hasita Familia-erretratuak, Museo-argazkiak, Publikoa, Paradisuko irudi berriak eta Toki hau izenekoraino. Lan-multzo horiek bestelako sorkuntzekin batera aurkezten dira, esate beterako: Berlin proiektua bideolana, 1997an Klaus vom Bruch bideo-artistarekin lankidetzan egindakoa; Lindberg-eko Ospitaleko gelak argazkiz dekoratzeko egin zituen paisaia eta loreen argazkiak, gerora Dandelion Room (Txikoria-belarraren gela) monografian jaso zirenak; nahiz azken garai honetako lan-multzoak, Natura & Politika eta Animaliak, besteak beste. Lan-sail horien guztien arteko loturek agerian uzten dute Struthek zer nolako trebezia duen hainbat gai eta baliabide lantzeko orduan analisia eta argazki-sorkuntza uztartzeko eta, horrela, indar handiko argazki-irudiak ekoizteko. Ez bada bestela zehazten, erakusketan dauden artelan guztiak Atelier Thomas Struthek maileguan utzitakoak dira.

Municheko Haus der Kunst erakundeak antolatutako erakusketa, Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan.

BESTE ATALAK

Thomas Struth

Thomas Struth, Atala, 2019

Info gehiago

Toki inkontzienteak

Thomas Struth, Atala, 2019

Info gehiago

Familia-erretratuak

Thomas Struth, Atala, 2019

Info gehiago

Artxiboa

Thomas Struth, Atala, 2019

Info gehiago

Museo-argazkiak

Thomas Struth, Atala, 2019

Info gehiago

Publikoa

Thomas Struth, Atala, 2019

Info gehiago

Paradisuko irudi berriak

Thomas Struth, Atala, 2019

Info gehiago

Toki hau

Thomas Struth, Atala, 2019

Info gehiago

Txikoria-belarraren gela

Thomas Struth, Atala, 2019

Info gehiago

Irakurri hau ikusten duzun lehenengo aldia balitz bezala

Thomas Struth, Atala, 2019

Info gehiago

Disneyland

Thomas Struth, Atala, 2019

Info gehiago

Natura & Politika

Thomas Struth, Atala, 2019

Info gehiago

Animaliak

Thomas Struth, Atala, 2019

Info gehiago