Thomas Struth
Museo-argazkiak
Paradisuko irudi berriak
Atalak
Publikoa
- Izenburua:
- Publikoa
- Erakusketa:
- Thomas Struth
- Gaiak:
- Gizakia | Artea eta pertzepzioa | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Erretratua eta autorretratua | Ermitage Museoa | Galleria dell'Accademia | Leonardo da Vinci | Michelangelo Buonarroti | Franca Falletti
- Artelan motak:
- Argazkia
- Aipatutako artistak:
- Struth, Thomas
2004an, Florentziako Galleria dell’Accademia-ko zuzendari Franca Falletti-k lan artistiko bat egitera gonbidatu zituen Thomas Struth eta beste artista batzuk, Michelangelo-ren Daviden 500. urteurrenaren kariaz. Museo-argazkiak lan-multzoan ez bezala, oraingo honetan, Struthek eskulturari begira dauden ikusleengana zuzentzen du kamera, haien ondoan kokatuz, baina irudian David sartu gabe. Ikuspegi-aldaketa horrek publikora fokuratzen du kamera eta ikusleek pieza ospetsuaren aurrean dituzten erreakzioak jasotzen ditu. Argazkiek eskulturaren indar estetikoaren intenporalitatea erakusten dute, baita eskulturak publikoaren gain duen eragin iraunkorra ere, haren irudia modu masiboan erreproduzitua izanagatik ere. Proiektu horri jarraipena emateko Struthek San Petersburgoko Ermitage museoan dagoen Leonardo da Vinci-ren Benois Madonna koadroari begira dauden pertsonen lehen planoetan oinarritutako lan-multzoa sortu zuen.