Thomas Struth
Disneyland
Animaliak
Atalak
Natura & Politika
- Izenburua:
- Natura & Politika
- Erakusketa:
- Thomas Struth
- Gaiak:
- Artea eta teknologia | Sorkuntza artistikoa | Paisaia | Gogoeta | Zientzia eta Teknologia
- Artelan motak:
- Argazkia
- Aipatutako artistak:
- Struth, Thomas
Serie hau, 2007an sortua, nazioarteko enpresetako eta ikerketa-laborategietako tresneria tekniko aurreratuen argazkiz osatua dago. Arlo aeroespaziala, energia-lorpena, medikuntza-ikerketa, adimen artifiziala eta robotika dira Struth-en etorkizuneko teknologia gogokoenetako batzuk. Lan-multzo honetan teknologiarekin lotutako argazkiak oso bestelakoekin nahasten ditu: gaur egungo paisaiak, hiri-bizitzari, kulturari edo aisialdiari lotutakoak; Disney parkea eta Atlantako akuarioa, esaterako. Serie honek etengabe itauntzen gaitu aurrerabidearen, globalizazioaren eta teknologiaren mugez, baita horien irudikagarritasunaz ere. Irudiok metafora trinkoak eraikitzen dituzte garapenari buruz, non ezinezkoa den teknologia modu errazean eta ulergarrian komunikatzea, hain konplexua zeina oso espezializatutako adituak bakarrik diren ulertzeko gai.