Edukira zuzenean joan

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era

Info gehiago

Inpresionismoa eta Pont-Avengo eskola

Info gehiago

Atalak

Klasizismotik Erromantizismora

Areto honek arte alemanak eta frantsesak neoklasizismo berantiarretik erromantizismora izan duten bilakaera erakusten du, baita artista alemanek eta frantsesek landutako postulatu ezberdinak ere: erromantizismo frantsesak gustuko zituen literaturako gaiak eta muturreko aldarteak, eta egile alemanek, berriz, natura behatzen zuten lasaitasunez, hilkortasunari buruz hausnartzen zuten, eta eredu klasiko mediterraneoa miresten zuten.

Johann Friedrich Overbeck —taldearen sortzailea— eta Markus Theodor Rehbenitz pintore “nazaretarrek” (hala deitzen zieten Nazareteko Jesus bezala janzten zirelako eta adats luzeak zituztelako) ez zioten Erroma klasikoaren ereduari jarraitu nahi, baizik eta pasarte biblikoetako Rafaelen estiloko ereduari, eta komunitatean bizi nahi zuten espiritualtasuna. Hori dela eta, 1810etik aurrera, Overbeck eta Rehbenitz Erromako San Isidoro monasterioan bizi izan ziren.

XIX. mendeko arte frantsesaren testuinguruan, Barbizon herria aire zabaleko pinturaren mugimenduarekin lotzen da. “Barbizongo eskola” izena ez dagokio talde edo akademia espezifiko bati, baizik eta 1820tik aurrera Fontainebleau-ko basotik hurbil dagoen herri horretara, Barbizonera, joaten hasi ziren artistei. 1860ko hamarkadan, beste pintore-belaunaldi bat iritsi zen herrira; tartean Pierre-Auguste Renoir, Claude Monet eta Camille Pissarro inpresionista gazteak zeuden, eta beren artea sortu zuten argian eta lehenengo belaunaldiaren aire zabaleko pinturan oinarrituta.

Frantziako eskola erromantikoaren burutzat hartzen den Eugène Delacroix artistaren lan dezente daude Kunsthalle Bremenen bilduman. 1800 aldera, haien homologo alemanek (besteak beste, Karl Gustav Carus, Johan Christian Claussen Dahl, Caspar David Friedrich eta Friedrich Nerly) modu liluragarrian lotu zituzten paisaia-pintura eta zientzia. Zientzia, artea eta estetika oso lotuak zeuden, Johann Wolfgang von Goethe-k geologiari buruz idatzitako testuek eta Carus jakintsuaren Paisaia-pinturari buruzko gutunak eta oharrak idazkiak erakusten duten bezala. Friedrichek uste zuen paisaia-pinturak pintura historiko-erlijiosoa ordeztu ahal izango zuela, paisaia-pinturak azalpenik gabe helaraz zezakeelako mezua. Lehen planoaren eta hondoaren ikuspegi sinbolikoa erabili zuen hurbiltasun ukigarriaren eta distantzia ikusezinaren ideiak irudikatzeko.

BESTE ATALAK

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Atala, 2019

Info gehiago

Klasizismotik Erromantizismora

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Atala, 2019

Info gehiago

Inpresionismoa eta Pont-Avengo eskola

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Atala, 2019

Info gehiago

Artista-koloniak eta -taldeak: Worpswede eta Die Brücke. Espresionismoa eta Surrealismoa

Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era, Atala, 2019

Info gehiago