Edukira zuzenean joan

Olafur Eliasson: Bizitza errealean

Ikusteko makinak

Info gehiago

Maketa-gela

Info gehiago

Atalak

Obra glaziarrak

Maiz, Eliasson-ek glaziarretako izotzarekin egiten du lan. Batzuetan, klima-aldaketa gelditzeko beharraz ohartarazteko erabiltzen du. Tenperatura igotzearen ondorioz, Groenlandiako izotz-kapak urtean 200/300.000 milioi tona izotz galtzen ditu, eta, aurreikuspenen arabera, kopuru hori izugarri handituko da. Absentziaren presentziaren pabiloia (2019) obran, glaziarretako izotz-bloke batek urtzerakoan utzitako forma brontzean galdatu zen, hutsunea agerian utziz. Korronte glaziarrak (2018) obran, glaziarretako izotz-puskak jarri ziren kolorezko pigmentu diluituaren gainean. Izotza urtu ahala, urak intentsitate kromatiko desberdineko orbanak utzi zituen. Distira esferiko glaziarra (2019) glaziarren higadurak eragindako arroka-partikula txikiekin sortu den kristala du. Urteetan zehar, Eliassonek argazki-serieak egin ditu, eta, serie horietan, Islandiako paisaia eta fenomeno naturalak dokumentatzen dira. Artistarentzat herrialde hori fisikoki harremanetan egoteko beharra sentiarazten dion lekua da: eskalatzen, oinez ibiltzen, igeri egiten edo baita ibaiak baltsan zeharkatzen ere. Ibaiko baltsaren seriea (2000) multzoko argazkiak txalupa batean ibaian behera zihoan bitartean atera ziren. Eliassonek Islandian eman zituen denboraldiei esker, herrialdeko hainbat baldintza atmosferikoekiko pertzepzio berezia garatu zuen eta horrek artistek historian zehar argia nola irudikatu duten aztertzera eraman zuen. Kolore-esperimentuak (2019) lanetan, Eliassonek Caspar David Friedrich (1774–1840) artista alemanaren bi margolanetako gama kromatikoak aztertu zituen. Bi lan horiek naturaren handitasuna irudikatzen dute: Fraidea itsasertzean (1808–10) eta Zuhaitz bakartia (1822). Margolan bakoitzean ere kolore-paleta deskonposatu zen, eta, gero, proportzionalki banatu zituen Eliassonek berak sortutako mihise banaren gainean, ordezko zirkulu kromatiko bat eratze aldera.

BESTE ATALAK

Olafur Eliasson: Bizitza errealean

Olafur Eliasson: Bizitza errealean, Atala, 2020

Info gehiago

Lehenengo lanak

Olafur Eliasson: Bizitza errealean, Atala, 2020

Info gehiago

Islandia

Olafur Eliasson: Bizitza errealean, Atala, 2020

Info gehiago

Ikusteko makinak

Olafur Eliasson: Bizitza errealean, Atala, 2020

Info gehiago

Obra glaziarrak

Olafur Eliasson: Bizitza errealean, Atala, 2020

Info gehiago

Maketa-gela

Olafur Eliasson: Bizitza errealean, Atala, 2020

Info gehiago

Estudio hedatua

Olafur Eliasson: Bizitza errealean, Atala, 2020

Info gehiago

Espazioa

Olafur Eliasson: Bizitza errealean, Atala, 2020

Info gehiago

Izotza

Olafur Eliasson: Bizitza errealean, Atala, 2020

Info gehiago

Little Sun

Olafur Eliasson: Bizitza errealean, Atala, 2020

Info gehiago

Argi berdea – Lantegi artistiko bat

Olafur Eliasson: Bizitza errealean, Atala, 2020

Info gehiago