Olafur Eliasson: Bizitza errealean
Maketa-gela
Espazioa
Atalak
Estudio hedatua
- Izenburua:
- Estudio hedatua
- Erakusketa:
- Olafur Eliasson: Bizitza errealean
- Gaiak:
- Arkitektura | Sorkuntza artistikoa | Lankidetza artistikoa | Ingurunea eta natura | Energia berriztagarriak | Klima-aldaketa | Sebastian Behmann | Immigrazioa eta emigrazioa
- Artelan motak:
- Ikus-entzunezkoa
- Aipatutako artistak:
- Eliasson, Olafur
Aspaldi samarretik, Eliasson-en jarduna hedatuz joan da, eta, artelanak sortzeaz gain, erakusketa eta eskultura publikoak egin ditu; halaber, zenbait proiektuk agerian jartzen dute tinko eusten diola ingurumenarekiko eta komunitatearekiko interesari. Arkitekturari, liburuei, hezkuntzari eta dantzari buruzko proiektuetan aritu da lanean, bere estudioarekin eta kanpo-kolaboratzaileekin. 2014an, Studio Other Spaces arkitektura-estudioa ireki zuen Sebastian Behmann-ekin batera, zeinarekin urte asko baitzeramatzan lanean. Halaber, gaur egun pil-pilean dauden gaiak zuzenean aztertzen dituzten proiektuak garatu ditu; besteak beste, energia berriztagarriei buruzko ekimenak (Little Sun), nahiz klima-aldaketarekin (Izotzaren behaketa) eta migrazioekin (Argi berdea – Lantegi artistiko bat) zerikusia dutenak.
Estudio hedatuak Eliassonen estudioak Berlinen dauzkan interes eta jarduera nagusiak islatzen ditu. Panelez estalitako horma luze honek estudioko hormak gogorarazten dizkigu, non ikertzaile- eta teknikari-taldeek eta Eliassonek berak gaiak, artikuluak, irudiak eta ikerketak partekatzen baitituzte. Alfabetikoki ordenatutako gako-hitzen inguruan antolatu dira materialak.
Pantailetan, martxan dauden ekimenetako batzuen grabaketak proiektatzen dira—Little Sun, Argi berdea eta Izotzaren behaketa—, baita proiektu arkitektonikoen material inprimatuenak eta estudioko bizitzarenak ere (batez ere sukaldeko bizitzarenak). https://www.soe.tv/ webgunean ere ikus daiteke dokumentazioa.