Olafur Eliasson: Bizitza errealean
Estudio hedatua
Izotza
Atalak
Espazioa
- Izenburua:
- Espazioa
- Erakusketa:
- Olafur Eliasson: Bizitza errealean
- Gaiak:
- Arkitektura | Hirigintza | Artea eta espazioa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Altzari-diseinua | Lankidetza artistikoa | Sukaldaritza | Institut für Raumexperimente | Klima-aldaketa | Sebastian Behmann
- Artelan motak:
- Arkitektura
- Aipatutako artistak:
- Eliasson, Olafur
Eliasson-en diziplina anitzeko ikuspegia gero eta arkitektonikoagoa bihurtu da urteen poderioz. Eliassonek bere osotasunean diseinatutako lehen eraikina Fjordenhus (Vejle, Danimarka, 2009-18) izan zen. Sebastian Behmann arkitektoarekin —zeina aspaldiko lankide baitu— eta estudioarekin batera egin zuen. Eraikinak zirkulu eta kurbak ditu nonahi, eta haren alderdi guztiak (baita mahaiak, lanparak, adreiluak ipintzeko patroiak eta bestelako xehetasunak ere) Eliassonek eta haren estudioak sortu zituzten.
2009 eta 2014 artean, Berlingo Arteen Unibertsitateko irakaslea zela, Eliassonek arte esperimentaleko eskola bat zuzendu zuen: Institut für Raumexperimente [Esperimentu Espazialen Institutua]. Institutua haren estudioaren eraikin berean dago. Institutuak batzar, performance eta hitzaldi ugari antolatu ditu, eta hiri-espazioarekin erlazionatutako esperimentuetan parte hartu du.
Studio Olafur Eliasson estudioko sukaldea 2005ean sortu zen, artistaren taldeari etxean egindako janaria eskaintzeko. Sukaldarien interesak bultzatuta (zeinek prestakuntza gastronomikoaz gain, dantzaren, antzerkiaren, zinemaren eta artearen arloetako eskarmentua baitute), jateko eta pentsatzeko toki bihurtu da, sukaldaritzarekin esperimentatzeko eta klima-aldaketa kontuan hartzen duen sukaldaritzan murgiltzeko. Sukaldean artistekin, elikadurako aktibistekin eta chefekin egin ohi dute lan.