Edukira zuzenean joan

Kandinsky

Hastapenak: Munich

Info gehiago

Atalak

Kandinsky [Sarrera]

Vasily Kandinsky, abstrakzioaren aitzindaria eta estetikaren teorialari ezaguna (Mosku, 1866 – Neuilly-sur-Seine, Frantzia, 1944), XX. mende hasierako artistarik berritzaileenetako bat izan zen. Margolaritza mundu naturalarekin zituen loturetatik askatzeko xedea zuelarik, artistaren “barne-premian” soilik oinarritutako gai berriak aurkitzen saiatu zen, eta auzi hori bere bizitza osoan izango zuen gogoan.

1900eko hamarkadan eta 1910ekoaren hasieran, Munichen bizi zelarik, kolorearen eta konposizioaren adierazkortasun-aukerak aztertzen hasi zen Kandinsky. Hala ere, 1914an Lehen Mundu Gerra hasi, eta Alemaniatik alde egin behar izan zuen. Bere jaioterrira itzuli zenean, Moskura, Kandinsky errusiar abangoardiako kideen kutsu utopikoko esperimentuak islatzen hasi zen bere pintura-hiztegian; haiek forma geometrikoei garrantzi handia ematen zieten, hizkera estetiko unibertsal bat osatzeko helburuarekin. Ondoren, Alemaniara bueltan, Bauhausarekin bat egin zuen Kandinskyk, irakasle gisa. Izan ere, arte eta diseinu aplikatuko eskola haren oinarrian zegoen ustea partekatzen zuen: arteak gizakia eta gizartea eraldatzeko ahalmena zuela, alegia. Berriz ere Alemaniatik alde egin behar izan zuen 1933an, Bauhausa itxi egin baitzuten nazien presiopean, eta Kandinsky Parisko kanpoaldean finkatu zen, non, biomorfismoa baliatuz, surrealismoaren eta natura-zientzien eragina agerian uzten zuen ikonografia bat landu baitzuen.

Kandinskyren ibilbideak lotura estua du New Yorken 1937an eratutako Solomon R. Guggenheim Foundation-en historiarekin, beste edozein artistarenak baino gehiago. Fundazioaren sortzailea, Solomon R. Guggenheim industria-gizona —gerora museoa ere sortu zuena—, 1929an hasi zen Kandinskyren lanak biltzen, eta hurrengo urtean Dessauko Bauhausen ezagutu zuen artista. Honako erakusketa honek fundazioak dauzkan funts zabaletatik datozen lanak aurkezten ditu, eta guztiz ilustratzen du margolariaren jardunbide garrantzitsua.

BESTE ATALAK

Kandinsky [Sarrera]

Kandinsky, Atala, 2020

Info gehiago

Hastapenak: Munich

Kandinsky, Atala, 2020

Info gehiago

Eremu kosmikoak: Errusiatik Bauhausera

Kandinsky, Atala, 2020

Info gehiago

Mundu ñimiñoak: Paris

Kandinsky, Atala, 2020

Info gehiago

Amsterdam — Ikuspegia leihotik

Kandinsky, Atala, 2020

Info gehiago

Paisaia, Murnautik gertu, lokomotorrarekin

Kandinsky, Atala, 2020

Info gehiago

Konposizioa II

Kandinsky, Atala, 2020

Info gehiago

Lerro beltzak

Kandinsky, Atala, 2020

Info gehiago

Zirkuluak beltzaren gainean

Kandinsky, Atala, 2020

Info gehiago

Karratu beltzaren barruan

Kandinsky, Atala, 2020

Info gehiago

Zenbait zirkulu

Kandinsky, Atala, 2020

Info gehiago

Koloretako zotzak

Kandinsky, Atala, 2020

Info gehiago

Igokunde graziaz betea

Kandinsky, Atala, 2020

Info gehiago

Kurba nagusia

Kandinsky, Atala, 2020

Info gehiago

Zirkuluaren inguruan

Kandinsky, Atala, 2020

Info gehiago

Zatiak

Kandinsky, Atala, 2020

Info gehiago