Edukira zuzenean joan

Kandinsky

Kandinsky [Sarrera]

Info gehiago

Eremu kosmikoak: Errusiatik Bauhausera

Info gehiago

Atalak

Hastapenak: Munich

Vasily Kandinskyren haurtzaroa bere jaioterrian, Moskun, eta Odessan (orduan Errusia; gaur egun, Ukraina) igaro zen, non bere familiak artearekiko eta musikarekiko zaletasuna piztu baitzion. Zuzenbidea eta Ekonomia ikasi zituen, baina 1895ean norabidea guztiz aldatu eta Moskuko Kushnerev arte grafikoen lantegiko arduradunetako bat bihurtu zen. Urtebete geroago, inpresionismo frantsesaren erakusketa bat eta Wagnerren opera bat ikusi izanak akuilatuta, Munichen bizitzea erabaki zuen, margolaritzan jarduteko. Errusiako oroitzapenak, hango nekazarien etxeetako altzarien apainketa alaiak eta deboziozko irudiak esaterako, bai eta historizismo erromantikoa, poesia lirikoa, folklorea eta fantasia dira Kandinskyren lehen lanen osagaiak.

Kandinsky eta bere neska-laguna, Gabriele Münter artista alemaniarra, bidaian ibili ziren Europan eta Afrika iparraldean barna 1904 eta 1907 artean, 1908an Munichera itzuli aurretik. Grabatuak berezkoak dituen konposizio-elementuak, nola diren argi-argi delineatutako formak eta perspektiba lautua, nagusitzen dira 1908 eta 1909 artean sortu zituen paisaia bavariar koloretsuetan. Margolan horiek oso bestelakoak dira egileak neoinpresionismoaren ildotik egin zituen aurreko ariketen aldean, non bere lanak kolore-ukitu txikien bidez eraikitzen baitzituen.

Munichen zegoen bitartean, hiriko abangoardia-talderik garrantzitsuenak gidatu zituen Kandinskyk, adibidez Falangea (Phalanx) izenekoa eta Municheko artisten elkarte berria (Neue Künstlervereinigung München), eta funtsezko hainbat tratatu argitaratu zituen, besteak beste Über das Geistige in der Kunst (Espirituzkoa artean). 1911n Kandinskyk eta Franz Marc-ek Zaldun Urdina (Der Blaue Reiter) sortu zuten, kolorearen adierazkortasun-ahalmenean eta formaren erresonantzia sinbolikoan —erresonantzia espirituala, askotan, haien ustez— interesatuak zeuden artisten elkarte heterogeneoa.

1913an, Kandinskyk lehenago erabili ohi zituen motiboak —zaldia eta zalduna, muino uhinduak, dorreak eta zuhaitzak— lerroaren eta kolorearen mendean jarri zituen. Ingerada kaligrafikoek eta forma erritmikoek beren jatorri figuratiboen gero eta arrasto gutxiago erakusten zuten heinean, abstrakzioan barneratzen eta “paletaren botere ezkutua” deituko zuena formulatzen hasi zen Kandinsky.

BESTE ATALAK

Kandinsky [Sarrera]

Kandinsky, Atala, 2020

Info gehiago

Hastapenak: Munich

Kandinsky, Atala, 2020

Info gehiago

Eremu kosmikoak: Errusiatik Bauhausera

Kandinsky, Atala, 2020

Info gehiago

Mundu ñimiñoak: Paris

Kandinsky, Atala, 2020

Info gehiago

Amsterdam — Ikuspegia leihotik

Kandinsky, Atala, 2020

Info gehiago

Paisaia, Murnautik gertu, lokomotorrarekin

Kandinsky, Atala, 2020

Info gehiago

Konposizioa II

Kandinsky, Atala, 2020

Info gehiago

Lerro beltzak

Kandinsky, Atala, 2020

Info gehiago

Zirkuluak beltzaren gainean

Kandinsky, Atala, 2020

Info gehiago

Karratu beltzaren barruan

Kandinsky, Atala, 2020

Info gehiago

Zenbait zirkulu

Kandinsky, Atala, 2020

Info gehiago

Koloretako zotzak

Kandinsky, Atala, 2020

Info gehiago

Igokunde graziaz betea

Kandinsky, Atala, 2020

Info gehiago

Kurba nagusia

Kandinsky, Atala, 2020

Info gehiago

Zirkuluaren inguruan

Kandinsky, Atala, 2020

Info gehiago

Zatiak

Kandinsky, Atala, 2020

Info gehiago