Edukira zuzenean joan

Kandinsky

Hastapenak: Munich

Info gehiago

Mundu ñimiñoak: Paris

Info gehiago

Atalak

Eremu kosmikoak: Errusiatik Bauhausera

1914an, Lehen Mundu Gerra hasi zenean, Vasily Kandinskyk Alemaniatik alde egin behar izan zuen errusiar nazionalitatea zuelako. Azkenik, bere jaioterrian finkatu zen, Moskun, non, forma geometrikoa baliatuz, bertako abangoardiako artistak hizkera estetiko unibertsal bat formulatu nahian ari baitziren. Gabriele Münterrekin eta beste lankide alemaniar batzuekin zituen harreman emankorrak eten ondoren, bere garaikide errusiarren esperimentuak aztertu zituen Kandinskyk. Hala ere, haien ikuspegi hotza eta objektiboa, eta ekoizpenari ematen zioten garrantzia, ez zetozen bat Kandinskyk artean bilatzen zuen espiritualtasunarekin.

Kandinsky Alemaniara itzuli zen Nina emaztearekin eta 1922an eskolak ematen hasi zen Bauhausean, zeina Walter Gropius arkitektoak sortutako eta estatuak diruz lagundutako arte eta diseinu aplikatuko eskola baitzen. Bertan, Kandinskyk ingurune egokia aurkitu zuen arteak gizakia eta gizartea eralda ditzakeela zuen ustea sendotzeko. Koloreari, formari eta haiei dagozkien ondorio psikologiko eta espiritualei buruzko ikerketekin jarraitu zuen. Forma geometrikoak hasi ziren orduan nagusitzen Kandinskyren plano gainjarrien hizkera piktorikoan; aldaketa hori, neurri batean, Errusian aurkitu zuen artearen eraginaren ondoriozkoa izan zen. Hala ere, Kandinsky gero eta gehiago aldendu zen konstruktibisten arte “mekanizistatzat” eta Kazimir Malevich bezalako suprematisten arte “purutzat” jotzen zituen haietatik, eta aldarrikatu zuen bere formarik abstraktuenek ere eduki adierazkorra eta emozionala gordetzen zutela. Kandinskyren iritzian, triangeluak ekintza eta agresibitatea sinbolizatzen zituen; karratuak, bakea eta lasaitasuna; eta zirkuluak, mundu kosmikoaren eta espiritualaren eremua.

Garai hartan, Kandinskyren lanak Solomon R. Guggenheim bildumagilearen arreta erakarri zuen, eta hala, Irene emaztearekin eta Hilla Rebay bere aholkulari artistikoarekin batera, Guggenheimek bisita bat egin zion 1930ean Kandinskyri hark Dessauko Bauhausen zeukan tailerrean, eta Konposizioa 8 (1923) erosi zion, besteak beste. Kandinskyk 1933ra arte eman zituen eskolak Bauhausean, urte hartan eskola itxi baitzuten, Gobernu naziak eragindako presioen ondorioz.

BESTE ATALAK

Kandinsky [Sarrera]

Kandinsky, Atala, 2020

Info gehiago

Hastapenak: Munich

Kandinsky, Atala, 2020

Info gehiago

Eremu kosmikoak: Errusiatik Bauhausera

Kandinsky, Atala, 2020

Info gehiago

Mundu ñimiñoak: Paris

Kandinsky, Atala, 2020

Info gehiago

Amsterdam — Ikuspegia leihotik

Kandinsky, Atala, 2020

Info gehiago

Paisaia, Murnautik gertu, lokomotorrarekin

Kandinsky, Atala, 2020

Info gehiago

Konposizioa II

Kandinsky, Atala, 2020

Info gehiago

Lerro beltzak

Kandinsky, Atala, 2020

Info gehiago

Zirkuluak beltzaren gainean

Kandinsky, Atala, 2020

Info gehiago

Karratu beltzaren barruan

Kandinsky, Atala, 2020

Info gehiago

Zenbait zirkulu

Kandinsky, Atala, 2020

Info gehiago

Koloretako zotzak

Kandinsky, Atala, 2020

Info gehiago

Igokunde graziaz betea

Kandinsky, Atala, 2020

Info gehiago

Kurba nagusia

Kandinsky, Atala, 2020

Info gehiago

Zirkuluaren inguruan

Kandinsky, Atala, 2020

Info gehiago

Zatiak

Kandinsky, Atala, 2020

Info gehiago