Edukira zuzenean joan

Alice Neel: pertsonak lehenbizi

Hasierako obrak

Info gehiago

Atalak

Sarrera

“Gizakiaren duintasuna eta betiereko garrantzia aldarrikatzen saiatu naiz”
Alice Neel: Mike Gold, Daily Worker, 1950

Alice Neel (1900–1984) XX. mendeko artista erradikalenetako bat da. Justizia sozialaren, humanismoaren eta pertsonen duintasunaren defendatzaile sutsua, “arimen bildumagile” gisa ikusten zuen bere burua. Haren obrek garai bateko espiritua islatzen dute, New Yorken barne-historia, eta sexismoaren, arrazismoaren eta kapitalismoaren ondorioz injustizia pairatu izan dutenengan jartzen dute arreta, baita bidegabekeria horiei aurka egin zietenengan ere. Bere izaera demokratikoa eta integratzailea agerian utziz, Neelek jatorri eta kondizio sozial desberdinetako pertsonak pintatu zituen.

New York izan zen artistaren musa nagusia, Neel bera partaide zuen giza drama baten agertokia, 1930eko hamarkadaren hasieraz geroztik bere lanetan jasoa. XX. mendeko gertaera nahasiak, besteak beste Depresio Handia, gerrak, komunismoaren goraldia, mugimendu feminista eta eskubide zibilen aldeko mugimendua, oso modu anitzetan ageri dira haren obran. Neelek begirada zorrotz eta enpatiko berarekin heltzen zien artearen genero desberdinei, izan erretratu, hiriko paisaia zein natura hil. Izaki bizidun nahiz bizigabeen arima jasotzen zuen artistak, baina geure arima ere harrapatzen du aurrez aurre ditugunean haren obra eta bizitza, itzulingururik gabe kuestionatzen baitzuen ezarria zegoen guztia, modu gordinean, zorroztasunez eta naturaltasunez.

BESTE ATALAK

Sarrera

Alice Neel: pertsonak lehenbizi, Atala, 2021

Info gehiago

Hasierako obrak

Alice Neel: pertsonak lehenbizi, Atala, 2021

Info gehiago

New York, Spanish Harlem

Alice Neel: pertsonak lehenbizi, Atala, 2021

Info gehiago

New Yorkeko politika

Alice Neel: pertsonak lehenbizi, Atala, 2021

Info gehiago

Giza komedia

Alice Neel: pertsonak lehenbizi, Atala, 2021

Info gehiago

Hiriko paisaiak

Alice Neel: pertsonak lehenbizi, Atala, 2021

Info gehiago

Natura hilak

Alice Neel: pertsonak lehenbizi, Atala, 2021

Info gehiago

Abstrakzioa

Alice Neel: pertsonak lehenbizi, Atala, 2021

Info gehiago

Biluzia eta sexualitatea

Alice Neel: pertsonak lehenbizi, Atala, 2021

Info gehiago

Amatasuna

Alice Neel: pertsonak lehenbizi, Atala, 2021

Info gehiago

Kontrakultura / Kultura

Alice Neel: pertsonak lehenbizi, Atala, 2021

Info gehiago