Edukira zuzenean joan

Alice Neel: pertsonak lehenbizi

Hasierako obrak

Info gehiago

New Yorkeko politika

Info gehiago

Atalak

New York, Spanish Harlem

“Maite zaitut, Harlem, zure bizitza, zure emakume haurdunak, bankuetatik at dituzun diru-laguntzak; bete-betea Saks 5th Avenue dendan soinekorik aurkituko ez luketen emakumez, hortzik gabeak, neke-neke eginak, ahulduak, beso beltz txikiak dituztela lepotik helduta, gonei estu-estu oratuta, borrokaren kezka eta nekea aurpegian. Hori altxorra, onberatasunarena eta bizitzarena, kaleetan barrena gainbehera, abandonatuta, gutxietsita, zama guztia gainean daramatela, ordainetan txarrena jasota. Maite zaitut Marcantonio aukeratu izanagatik, eta hura ere maite dut den hori izateagatik. Eta zure gizatasun jori eta sakonagatik, zure suhiltzaile-kamioien, zure pobreziaren eta zure grinen azpian lurperatua dagoen horregatik.”

Alice Neel, argitaratu gabeko oharrak, Neel Archives

Neel 1927an iritsi zen lehen aldiz New Yorkera, baina ez zuen behin betiko bizileku izan 1931 amaierara arte. Bronx-en bizi izan zen lehenik eta Greenwich Villagera lekualdatu zen gero, hiriko politika progresistaren epizentrora; eta ondoren, 1938an, Spanish Harlem-en jarri zen bizitzen eta 1962ra arte bizi izan zen auzo hartan. Hantxe hasi zen bertako jendearen aniztasuna eta borroka erretratatzen, baita inguruan zuen bizitzaren testigantza etengabea ematen ere. Bere lanean auzokideen arima atzeman zuen artistak; haietako batzuk gizarte egoera zaurgarrian zeuden immigranteak ziren, ordura arte oso kasu bakanetan agertuak subjektu artistiko moduan. Neelek interes berezia erakutsi zuen auzoko umeekiko, eta haien barne-bizitza konplexua irudikatzen saiatu zen.

BESTE ATALAK

Sarrera

Alice Neel: pertsonak lehenbizi, Atala, 2021

Info gehiago

Hasierako obrak

Alice Neel: pertsonak lehenbizi, Atala, 2021

Info gehiago

New York, Spanish Harlem

Alice Neel: pertsonak lehenbizi, Atala, 2021

Info gehiago

New Yorkeko politika

Alice Neel: pertsonak lehenbizi, Atala, 2021

Info gehiago

Giza komedia

Alice Neel: pertsonak lehenbizi, Atala, 2021

Info gehiago

Hiriko paisaiak

Alice Neel: pertsonak lehenbizi, Atala, 2021

Info gehiago

Natura hilak

Alice Neel: pertsonak lehenbizi, Atala, 2021

Info gehiago

Abstrakzioa

Alice Neel: pertsonak lehenbizi, Atala, 2021

Info gehiago

Biluzia eta sexualitatea

Alice Neel: pertsonak lehenbizi, Atala, 2021

Info gehiago

Amatasuna

Alice Neel: pertsonak lehenbizi, Atala, 2021

Info gehiago

Kontrakultura / Kultura

Alice Neel: pertsonak lehenbizi, Atala, 2021

Info gehiago