Alice Neel: pertsonak lehenbizi
Natura hilak
Biluzia eta sexualitatea
Atalak
Abstrakzioa
- Izenburua:
- Abstrakzioa
- Erakusketa:
- Alice Neel: pertsonak lehenbizi
- Gaiak:
- Emakumea artean | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sormena | Kolorea | Konposizioa | Lerroa | Natura hila | Hiri-eszenak | Gogoeta | Hiria | New York
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Neel, Alice
“Ez dut uste pintura bikainik dagoenik ezaugarri abstraktu onak ez dituenik.”
Alice Neel: Werner Groshans, 1979 eta d.g., Werner and Yetta Groshans papers (1926–1997)
Bere ibilbidean zehar, artistak ez zuen beti iritzi bera izan abstrakzioaren inguruan. 1940 eta 1950eko hamarkadetan errepresentazio figuratiboa modaz kanpo geratu zenean eta, batez ere New Yorken, espresionismo abstraktuak indar handia hartu zuenean, Neelek uko egin zion bere estiloa aldatu edo baztertzeari. Testuinguru horretan, publikoki kritikatu zuen arte abstraktua, “antihumanista” zela adieraziz. Dena den, Neelek bere ibilbidearen amaieran egindako hausnarketak —pintura bikain orok “ezaugarri abstraktu onak” dituela— aditzera ematen duenez, esperimentazio formala eta teknikoa beti egon izan dira presente bere jardun artistikoan. Bereziki antzeman daiteke hori artistaren hiri-paisaietan eta natura hiletan: beren tituluek adierazten dutenetik harantz, mihise horiek, oso zehatzak konposizioari dagokionez, kolorearen, lerroaren eta formaren arteko harremanari buruzko gogoeta piktorikoak dira.