Alice Neel: pertsonak lehenbizi
Hiriko paisaiak
Abstrakzioa
Atalak
Natura hilak
- Izenburua:
- Natura hilak
- Erakusketa:
- Alice Neel: pertsonak lehenbizi
- Gaiak:
- Emakumea artean | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Natura hila | Vanitas | New York | Umorea
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Neel, Alice
“Arte-eskolara zoazenean, botilak egiten dituzu. Banituen botila eder batzuk. Aspaldi egindako zerbait berriz egin eta gero berriro ere errepikatzea bezala izan zen. Izugarri gustatzen zait sentsazio hori.”
Alice Neel: Patricia Hills, Alice Neel, 1983
Neelen pintzelkada zorrotzari ihes egin ez zion beste genero bat natura hila izan zen; aukera erakargarriak eskaintzen zizkion abstrakzioarekin esperimentatzeko, baita umorea agerian uzteko ere, eta horren erakusgarri dugu Esker-emate egunaz egin zuen irudikapen berezia. Erretratuetan bezalaxe, Neel goiz hasi zen natura hiletan halako intimitate-giro bat sortzen —ezohikoa genero horretako pinturetan— eta bizileku dugun mundu honen iragankortasuna islatu zuen irudikatutako elementuen izaera efimeroaren bitartez. Zendutako lagun bati omenaldia egiteko ere genero horretara jo zuen artistak, eta Barrokoko vanitas delakoaren berezko konnotazioak eman zizkion lanari. Natura hil bat, azken finean, absentzien erretratu bat da, izan ere, ongi hausnartutako erabaki bat egon ohi da betikotzeko asmoz atondu edo prestatutako edozein objekturen atzean.