Edukira zuzenean joan

Fauvismotik surrealismora: Parisko Musée d’Art Moderneko maisulanak

Fauvismoa eta kubismoa: eskandalagarriki modernoak

Info gehiago

Surrealismoaren bilakaerak

Info gehiago

Atalak

Paris elkargune

Gerra arteko urteetan Parisko arte-eszena berria lorarazten aktiboki jardun zuten margolari eta eskultore figuratiboak biltzen ditu atal honek. Hemen jasotako lanek azpimarratu egiten dute zer-nolako garrantzia izan zuten Frantziako hiriburura bizitzera joan eta Henri Matisse, Suzanne Valadon eta Marie Laurencin bezalako frantziar margolari ospetsuekin batera Parisko Eskola sortu zuten artista atzerritarrek.

Parisko Eskola izena André Warnod kritikariak asmatu zuen 1925. urtean, eta hitz horrek ez du berez mugimendu artistiko bat izendatzen, baizik eta Parisko auzo jakin batzuetan garatu zen eszena artistikoaren bizitasunak XX. mendearen hasieratik erakarri zituen jatorri ezberdinetako artisten belaunaldi bat. 1900.aren eta Lehen Mundu Gerraren artean, Montmartre auzoa izan zen abangoardiako figuren sorlekua; ondoren, 1920ko eta 1930eko hamarkadetan, Montparnasse bihurtu zen bohème artistikoaren epizentro berria; eta Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, aldiz, Saint-Germain-des-Prés izan zen sorkuntzaren erdigunea.

Hiru barrutiotako kafetegiak, tailerrak, dantza-aretoak eta kabaretak garaiko komunitate artistiko kosmopolitaren topagune bilakatu ziren, eta bizitza sozial handia biltzen zuten. Artista atzerritarrak sarritan joaten ziren elkargune haietara, besteak beste Marc Chagall, Chana Orloff, Chaim Soutine eta Ossip Zadkine errusiarrak; Jules Pascin bulgariarra; Amedeo Modigliani italiarra; María Blanchard espainiarra; Kees van Dongen herbeheretarra; eta Léonard Foujita japoniarra.

BESTE ATALAK

Fauvismotik surrealismora: Parisko Musée d’Art Moderneko maisulanak

Fauvismotik surrealismora: Parisko Musée d’Art Moderneko maisulanak, Atala, 2022