Hilma af Klint
Eros (1907)
Zazpi puntako izarra (1908)
Atalak
Figura-pintura handiak (1907)
- Izenburua:
- Figura-pintura handiak (1907)
- Erakusketa:
- Hilma af Klint
- Gaiak:
- Emakumea artean | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Forma | Kolorea | Konposizioa | Tamaina | Bostak emakume-kluba | Espiritualtasuna | Arrosagurutzea Ordena | Teosofia | Suedia | Dualtasuna | Espiritismoa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Af Klint, Hilma
“Margolanak nire bitartez eginak dira zuzenean, aurretiazko marrazkirik gabe eta bizitasun handiz. Nik ez nekien zer adierazten zuten irudiok; hala ere, azkar eta segurantza osoz jarduten nuen lanean, pintzelkada bakar bat ere aldatu gabe”, adierazi zuen Hilma af Klintek Figura-pintura handiak zikloaz galdetu ziotelarik. Sail horretako lehen lau mihiseetan —gainontzekoek baino formatu bertikalagoa eta txikiagoa dute—, maskulinoa eta femeninoa bananduta ageri dira, baina, aldi berean, zenbait elementuren bidez lotuta: kiribil baten bidez, adibidez; edo, laugarren mihisean, hiruki itxurako konposizio bat eratzen duen giza irudien ilara baten bidez. Lan horretan, ezkerreko gizon horiak Af Klint bera irudikatzen du; eskuineko emakumea, berriz, mantu urdin soil batez jantzita dagoena, Gusten Andersson artista da, antza, Af Klinten espiritismo-taldeko kide hurbila hura ere. Bosgarren pinturatik aurrera, koadroak karratuak eta handiagoak dira, eta abstrakzioa da nagusi figurazioaren gainetik. Maskulinoa eta femeninoa bat eginez doaz, eta bilakaera horren amaieran erdian arrosa bat duen gurutzedun aldarea gailentzen da (Af Klintek bere espiritismosaioetan erabiltzen zuena bezalakoa). Sailak teosofiaren ideietako bat islatzen du: indar kontrajarrien batasuna bilatzean datzala bizitza, alegia.