Edukira zuzenean joan

Hilma af Klint

hezkuntza-edukia

Artista eta bere garaia ezagutuz

Izenburua:
Artista eta bere garaia ezagutuz
Erakusketa:
Hilma af Klint
Gaiak:
Emakumea artean | Artearen historia | Artistak | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Sinbologia | Espiritualtasuna | Suedia
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Af Klint, Hilma

Hilma af Klint artistari (1862–1944) eskainitako Didaktikak XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako gizartean gertatutako aldaketa ugari eta esanguratsuak nabarmentzen ditu: emakumeen eskubideen aldeko mugimenduak, aurrerapen teknologikoak edo espiritismoaren eta teosofiaren sorrera. Horrez gain, suediar artistaren obran figurazioa eta abstrakzioa nola uztartzen diren aztertzen du Didaktikak. Korridorearen amaieran, ikus-entzunezko proiekzio bat jarri da, Af Klinten ekoizpen artistiko bikaina erakusten duena.

Azkenik, gune osagarri bat antolatu da, Hilma af Klinten ibilbidearen kronologia laburra eskaintzen duena, hezkuntza-esperientziaren lagungarri.