Edukira zuzenean joan

Hilma af Klint

Jakintzaren zuhaitza (1913)

Info gehiago

Atalak

Beltxarga (1915)

1908an, Hilma af Klintek atsedenaldi bat hartu zuen Tenplurako pinturak sortzeko prozesuan. Garai hartan, estudioz aldatu behar izan zuen, eta amak ikusmena galdu zuenez, bere gain hartu zuen hura zaintzeko ardura. 1912an, Af Klintek ziklo horri berriz heldu zionean, adierazi zuen espirituak gidari zituela orduan ere, baina beste era batean; etenaren ondoren askatasun handiagoa zuen koloreak eta konposizioa aukeratzeko, eta parte-hartze zuzenagoa bere mihiseen ekoizpenean.

Beltxarga sailak ondo islatzen du bilakaera hori. Formari dagokionez, gero eta abstraktuagoak eta geometrikoagoak egin zituen, eta saileko azken obran bakarrik heldu zion berriro figurazioari. Gama kromatikoari dagokionez ere, hasieran zuribeltz soilak erabili zituen, kolore horiko eta urdineko ukitu arinak gehituta maskulinoa eta femeninoa, argia eta iluna, bizitza eta heriotza dualtasunak transmititzeko.

Helena Blavatsky teosofiaren sortzailearen arabera, hegazti dotore horrek espirituaren handitasuna irudikatzen du; alkimiak, berriz, aurkakoen batasunaren sinbolismoa ematen dio beltxargari, batasun hori ezinbestekoa baita harri filosofalaren bilaketan. Artistak gaiari buruzko bere interpretazio propio eta bereziak egin zituen —aurreko beste obra batzuetan ere agertuak— esanahi horiek bere obran integratzeko.

Behin Tenplurako pinturak saila amaituta, zera idatzi zuen, 1915ean, Af Klintek: “gerrak landareak suntsitu eta animaliak hil dituen tokian espazio hutsak daude, irudi berriz berriro bete litezkeenak baldin eta fede nahikoa balego gizakiak forma gorenak garatzeko duen irudimenarekiko eta ahalmenarekiko”.

BESTE ATALAK

Hastapenak

Hilma af Klint, Atala, 2024

Info gehiago

Marrazki espiritualak, Bostak taldea (1896–1908)

Hilma af Klint, Atala, 2024

Info gehiago

Jatorrizko kaosa (1906–07)

Hilma af Klint, Atala, 2024

Info gehiago

Eros (1907)

Hilma af Klint, Atala, 2024

Info gehiago

Figura-pintura handiak (1907)

Hilma af Klint, Atala, 2024

Info gehiago

 Zazpi puntako izarra (1908)

Hilma af Klint, Atala, 2024

Info gehiago

Eboluzioa (1908)

Hilma af Klint, Atala, 2024

Info gehiago

Hamar nagusiak (1907)

Hilma af Klint, Atala, 2024

Info gehiago

Usoa (1915)

Hilma af Klint, Atala, 2024

Info gehiago

Erretaulak eta Azken koadroa (1915)

Hilma af Klint, Atala, 2024

Info gehiago

Pertzeval saila eta Atomoa saila (1916–17)

Hilma af Klint, Atala, 2024

Info gehiago

Serie geometrikoak eta akuarelak (1920–22)

Hilma af Klint, Atala, 2024

Info gehiago

Jakintzaren zuhaitza (1913)

Hilma af Klint, Atala, 2024

Info gehiago

Beltxarga (1915)

Hilma af Klint, Atala, 2024

Info gehiago