Edukira zuzenean joan

Fauvismotik surrealismora: Parisko Musée d’Art Moderneko maisulanak

hezkuntza-edukia

[Altzairua] 

Modernitatearen sinonimoa izan zen altzairua. Arkuzko labe elektrikoa erabiliz lantzen ziren galdaketa-metodo berriei esker lortua, material horrek aplikazio ugari eskaintzen zituen: azpiegituretan, garraiobideetan, makinetan zein tresnerian. Artista askok erakutsi zuten makinen munduarekiko lilura beren koadroetan. Fernand Légerrek, adibidez, tutu-formak margotu zituen. Ikusgai dagoen Gizona piparekin (1920) margolanak metalezko gorputza duen gizon bat irudikatzen du. Roboten etorrera iragarri ote zuen Légerrek?