Edukira zuzenean joan

Fauvismotik surrealismora: Parisko Musée d’Art Moderneko maisulanak

hezkuntza-edukia

[Parisko “Metroa”]

PARISKO ESKOLA

1925ean André Warnod kritikariak Parisko Eskola kontzeptua asmatu zuen Parisko eszena artistiko biziak erakarrita hirira etorritako nazioarteko artisten belaunaldia izendatzeko. Artista haien artean aipatzekoak dira María Blanchard, Marc Chagall, Léonard Foujita, Jacques Lipchitz, Amedeo Modigliani, Chana Orloff, Jules Pascin, Pablo Picasso, Chaim Soutine edo Ossip Zadkine.

Galerie B. Weill,

Berthe Weill (46 rue Laffitte,1901–1939)

Galerie Bernheim-Jeune frères,

Joseph Bernheim dit « Josse » & Gaston Bernheim (25 boulevard de la Madeleine, 1906–1920)

Galerie La Licorne

Maurice Girardin (110 rue La Boétie, 1921–1929)

 

FAUVISMOA

1905ean, Udazkeneko Azokako VII. aretoan bildutako artistek (bereziki Henri Matisse, André Derain eta Maurice de Vlaminck), baita inguruko aretoetakoek ere (Raoul Dufy, Émile Othon Friesz zein Kees van Dongen), arreta berenganatu zuten euren pintzelkada koloretsuen bizitasun eta adierazkortasunari esker. Louis Vauxcelles arte-kritikariak obra haien indar piktoriko ezohikoa piztien (“fauves”, frantsesez) ezaugarri diren oldarkortasunarekin eta bortiztasunarekin lotu zuen, kritikaren gogortasuna erakutsiz.

Galerie Vollard,

Ambroise Vollard (37 rue Laffitte, 1893–28 rue de Martignac, 1939)

Galerie Kahnweiler,

Daniel-Henry Kahnweiler (rue Vignon, 1907–1914)

Galerie Paul Guillaume,

Paul Guillaume (rue de Miromesnil, 1914)

 

KUBISMOA

1908ko Udazkeneko Azokan, Louis Vauxcellesek “kubismo” terminoa erabili zuen lehen aldiz, Georges Braquek L’Estaque herrian margotutako paisaia-saila aipatzeko erabili ere, lan haiek “kuboxkaz” osatuta baitzeuden. Kubistek espazioa irudikatzeko modu berri bat formulatu zuten, hainbat ikuspuntu aldi berean islatuz. 1912an, Albert Gleizes eta Jean Metzinger artistek Du Cubisme argitaratu zuten, kubismoari buruzko lehenengo saiakera teorikoa.

Galerie Kahnweiler,

Daniel-Henry Kahnweiler (rue Vignon, 1907–1914)

Galerie de L’Effort Moderne,

Léonce Rosenberg (19 rue de La Baume, 1910–1941)

Galerie de La Boétie,

Paul Rosenberg (21 rue La Boétie,1910–1940)

 

SURREALISMOA

Lehen Mundu Gerra amaitzean, errealitate ikusezin eta misteriotsu baten bila, artistak eta idazleak irudi onirikoak sortzen hasi ziren; iruditeria horrek era guztietako asoziazioak sorrarazten zituen ametsen mekanismoak erreproduzitzeko helburuarekin. 1917an, Guillaume Apollinaire poetak “surrealismoa” hitza erabili zuen lehen aldiz gutun batean. Mugimendua André Bretonek sortu zuen modu ofizialean, 1924an Surrealismoaren manifestua argitaratzean.

Galerie Pierre,

Pierre Loeb (13 rue Bonaparte, 1924–2 rue des Beaux-Arts, 1963)

Galerie Jeanne Bucher,

Jeanne Bucher (3 rue du Cherche-midi, 1925–9ter boulevard du Montparnasse)

Galerie Daniel Cordier,
Daniel Cordier (8 rue de Duras, 1956– 8 rue de Miromesnil, 1964)