Edukira zuzenean joan

Hilma af Klint

hezkuntza-edukia

Kronologia laburra

Izenburua:
Kronologia laburra
Erakusketa:
Hilma af Klint
Gaiak:
Emakumea artean | Artearen historia | Artistak | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Bizitza | Suedia
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Af Klint, Hilma

1862

Hilma af Klint urriaren 26an jaio zen.

1864

Emakume ikasleen atal bat inauguratu zen Suediako Arte Ederren Errege Akademian, Stockholmen.

1879

Af Klint espiritismoko saioetan parte hartzen hasi zen.

1882–87

Ikasketak egin zituen Arte Ederren Errege Akademian.

1890

Medium espiritual gisa jardun zuen lehen aldiz.

1896

Zirkulu independente bat sortu zuen lau lagunekin, “Bostak” taldea. Beren espiritismo-saioetan, gida espiritual edo maisu gorenekin harremanetan sartzen ziren bost emakume haiek. Marrazki automatikoak egiten eta beren esperientziak koadernoetan jasotzen hasi ziren.

1905

Gida espiritualek iragartzen diote mezu bat transmititzeko prestatuko dutela.

Egiteko horren nondik norakoez galdetu, eta erantzuten diote pinturaren bidez bete beharko duela bere egitekoa.

 

1906

Maisu gorenetako batek, Amalielek, agintzen dio mundu espiritualaren berri emango duten pinturak sortzeko. Af Klintek enkargua onartu, eta, zenbait hilabeteko prestakuntzaren ondoren, Tenplurako pinturak saila margotzen hasi zen.

1908–12

Bere ama itsu gelditu zen. Hura zaintzearren, bere zeregin berezian lau urteko etenaldia egitea erabaki zuen. Orobat utzi zion jendaurrean erakusten zituen obra figuratiboak egiteari.

1915

193 margolanez osatutako Tenplurako pinturak saila bukatu zuen.

1916–20

Bere sinesmen erlijiosoekin loturiko koadroak margotzen jarraitu zuen, baina medium gisa jasotako jarraibideak baliatu gabe.

1920

Af Klinten ama hil zen. Af Klintek bat egin zuen Antroposofiako Elkartearekin, eta haren egoitza, Goetheanum zeritzona, bisitatu zuen Suitzan.

1922

Sute batek Goetheanuma suntsitu zuen. Af Klintek bere margolan batzuk eskaini zizkion antroposofiaren sortzaile Rudolf Steinerri, Goetheanum berrirako, baina hark ez zuen proposamena onartu.

1931

Bere obra biltzeko tenplu baten planoak marraztu zituen: egitura koniko bat zen, lau solairu mailakatu zituena, eta dorre bat erdian. Eraikina Suediako uharte batean kokatzea zen asmoa, baina ez zen inoiz eraiki.

1932

Bere koadernoetan idatzita utzi zuen bere lana ez jartzeko jendaurrean erakusgai bera hil eta hogei urte igaro arte. Urtebetez, bere obrak etorkizuneko belaunaldientzat ulergarriak izango zirela ziurtatzeko prozesu batean murgildu zen: bere eta Bostak taldearen oharrak berrantolatu eta berrikusi zituen, eta bere margolanak eta paper gaineko obrak dokumentatu.

1944

1944ko urriaren 9an, bere koadernoetako azken oharra idatzi zuen Hilma af Klintek; esaldi hau ageri da azkena: “Zerbitzu misteriotsu bat duzu zain; aurki jakingo duzu zugandik zer espero dugun”.

Hilma af Klint urriaren 21ean hil zen, tranbia-istripu baten ondorioz, 82 urte bete baino egun batzuk lehenago.