hezkuntza-edukia
Obra figuratiboak eta abstraktuak
- Izenburua:
- Obra figuratiboak eta abstraktuak
- Erakusketa:
- Hilma af Klint
- Gaiak:
- Emakumea artean | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Kolorea | Konposizioa | Lan-prozesua | Erakusketak | Espiritualtasuna | Suedia | Espiritismoa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Af Klint, Hilma
Suediako Arte Ederren Errege Akademian graduatu ondoren, talde-erakusketetan parte hartzen hasi zen Hilma af Klint, eta Stockholmen margolari naturalista gisa aintzat hartu zuten. Artista komertzial gisa ere bere gaitasun zabal eta sakona argi erakutsi zuen. Stockholmeko Albaitaritza Institutuak zaldien anatomiari eta umekiaren garapenari buruzko xehetasun-marrazki batzuk eskatu zizkion, eta liburu batean argitaratu zituzten 1901ean. Era berean, haur-liburuetarako ilustrazioak eta brodatuetarako diseinuak ere landu zituen.
Publiko zabalarentzat sortu zituen pintura eta ilustrazioetan nabarmen ikusten da Af Klinten talentua, baina inspirazio espiritualeko obretan islatu zuen bere irudimen oparoa hobekien. Pieza horietan, artistak bere behaketa-ahalmen eta irudikatzeko trebetasun itzela baliatzen ditu, motibo abstraktu berritzaileekin uztartuta, mundu ukigarriaz haraindiko indarrak erretratatzeko. Dinamika horren erakusgarri da Beltxarga (1915) saila, non irudi errealistek pixkanaka tankera zeharo abstraktua hartzen baitute.