hezkuntza-edukia
Keinua eta kolorea
- Izenburua:
- Keinua eta kolorea
- Erakusketa:
- Martha Jungwirth
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artistak | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Lan-prozesua | Viena | Édouard Manet | Francisco de Goya | Frans Hals | Idazketa | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea | Espresionismo Abstraktua
- Aipatutako artistak:
- Jungwirth, Martha
Martha Jungwirthi buruzko Didaktika honek austriar sortzailearen keinuzko mundu kromatikoan barneratuko gaitu. Artistak bere lanean erabiltzen dituen zenbait material —pintzelak, olio-pinturak eta koloreak nahasteko ontziak— jarri ditugu ikusgai bitrina batean, haren sortze-prozesua ulertzeko lagungarri izan daitezkeelakoan. Halaber, Jungwirthen “nire baitako tximua” (1988) idazkiaren pasarte bat ere badago irakurgai; testu horretan, Jungwirthek bere pintura-jardunaren berri ematen digu: senari jarraituz baina modu kontrolatuan garatzen duen praktikaren berri, alegia. Artistak bere ibilbidean zehar esploratu dituen teknikei buruzko informazioa ere jasotzen da gune honetan. Gainera, pantaila batean Jungwirthek kontu-liburu baten gainean margotutako artista-liburu baten irudiak ikus daitezke bisitariaren esperientzia osatzeko. Beste atal batean, artistak maisu handien lanean (nola diren Frans Hals, Francisco de Goya edo Édouard Manet) oinarrituta egin dituen margolan-sailik berrienetako batzuk aztertuko ditugu. Jungwirthen obra batzuen pintzelkada eta paleta aztertuz gero, agerian geratzen da pieza horiek antzekotasunak dituztela maisu haien obrekin, keinu piktorikoan eta erabilitako koloreetan, adibidez.