hezkuntza-edukia
Frans Hals oinarri
- Izenburua:
- Frans Hals oinarri
- Erakusketa:
- Martha Jungwirth
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artearen historia | Artistak | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Kolorea | Erretratua eta autorretratua | Frans Hals | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura (olio-pintura)
- Aipatutako artistak:
- Jungwirth, Martha
Frans Halsek (ca. 1582–1666) gaitasun aparta zuen aurpegiera iheskorrak pintzelkada solteen bidez jasotzeko, eta Holandako Urrezko Aroko erretratugile onenetako bat bihurtu zuen horrek.
Bere erretratuek bat-batekotasun eta espontaneotasun kutsua dute. Horiek egiterakoan, motiboa zuzenean mihise gainean marraztuz hasten zen artista eta, gero, geruza geruzaren gainean margotzen zuen distantzia jakin batera ikusita bat egiten dutela diruditen pintzelkada azkarrez. Pintura lodiagoz, xehetasunak egiten zituen ehunen efektuak imitatzeko: brodatuak, parpailazko eskumuturrak…. Frans Hals ezaguna da bere lanetan paleta beroa baliatzeagatik; urteek aurrera egin ahala, berriz, gero eta kolore gutxiago erabiltzen hasi zen, 1664ko Agureen zahar-etxeko emakume arduradunak margolanean agerian geratzen den bezala. Bost emakume irudikatzen dituen erretratu horretan kolore beltza da nagusi, figuren lepo eta eskumutur zurietan eta masail gorrixketan salbu.
Artearen historiako margolaririk onenetako batzuek maisulan hori aztertu eta kopiatu izan dute. Martha Jungwirthek 2014. urtean egindako bertsioa aurkituko duzu hemen: Titulurik gabea, Agureen zahar-etxeko emakume arduradunak, Frans Hals, 1664 sailekoa. Pintzelkada kementsuen eta orban lodien artean, artistak margotu gabe utzi zituen hondoaren zati batzuk, eta badirudi hondo horrexetatik ateratzen direla modeloen jantzi ilunak, lepoak eta eskuak.