hezkuntza-edukia
Jungwirthen Vienako estudioan
- Izenburua:
- Jungwirthen Vienako estudioan
- Erakusketa:
- Martha Jungwirth
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artistaren estudioa | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Kolorea | Austria | Viena | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Jungwirth, Martha
Martha Jungwirthek hainbat teknika erabili izan ditu bere ibilbidean zehar: koloretako arkatzak, grafitoa, pastela, ikatz-ziria, luma eta tinta, akuarela eta olio-pintura. Haren paleta ere aldatu egin da urteek aurrera egin ahala, eta bere obrarik berrienetan kolore-gama zabala ageri da: granateak, karminak, gorriminak, moreak, berdeak eta horiak. Koloreak adierazkortasuna transmititzeko eta espazio piktorikoa antolatzeko balio dio margolariari.
Jungwirthen ekoizpenean ez-ohiko euskarriak dira nagusi. Adibidez, gogoko du paper zaharrak, are zikinak, berezkoa duen patina. Marko zaharren atzealdetik ateratako kartoi gainean lan egin izan du, baita artisau-paper gainean ere, eta balantze- eta kontabilitate-liburuak erabili izan ditu artista-koaderno gisa.