hezkuntza-edukia
Biografia
- Izenburua:
- Biografia
- Erakusketa:
- Niki de Saint Phalle
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artea eta gizartea | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Tamaina | Erakusketak | Paris
- Mugimendu artistikoak:
- Errealismo Berria
- Teknikak:
- Gouache
- Artelan motak:
- Arkitektura | Ikus-entzunezkoa | Kokapen zehatzerako artea | Pintura (olio-pintura)
- Aipatutako artistak:
- de Saint Phalle, Niki
1930
Catherine Marie-Agnès Fal de Saint Phalle (Niki esaten zioten) jaio zen Neuilly-sur- Seinen, Frantzian. Familia New Yorkera joan zen bizitzera eta bertan Convent School of the Sacred Heart eskola erlijiosoan ikasi zuen.
1946
1946tik aurrera Saint Phalle modelo gisa egin zuen lan. Haren argazkiak Vogue, Harper’s Bazaar eta Life Magazine aldizkarietan, are azken horren azalean, agertu ziren.
1949
Harry Mathews-ekin ezkondu zen New Yorken; gerora OuLiPo talde esperimentalen kide eta idazle izan zen Mathews.
1950
Niki de Saint Phalle lehen olio-pinturak eta gouacheak egiten hasi zen. Alaba, Laura, jaio zen.
1952
Niki eta Harry, McCarthyren garaiko AEBko gizarte errepresibotik ihes egin nahian, Parisera joan ziren bizitzera.
1953
Nerbio-krisi larri baten ondoren, Nizan ospitaleratu zuten. Eskizofrenia diagnostikatu zioten eta elektroxokezko terapia jarri zioten
1955
Antoni Gaudí arkitektoaren lana ezagutu zuen. Bigarren haurra, seme Philip, jaio zen.
1956
Lehen bakarkako erakusketa egin zuen Gotthard galerian, Saint-Gall-en, Suitzan. Jean Tinguely eta emazte Eva Aeppli ezagutu zituen; Montparnasse-ko impasse Ronsin-en bizi ziren.
1960
Niki de Saint Phalle eta senar Harry Mathews banandu ziren. Jean Tinguelyrekin joan zen bizitzera, impasse Ronsin-era.
1961
Lehen Tiro-saioa egin zuen. Pierre Restany-k Errealista Berrien taldera batzeko gonbidapena egin zion. Feu à volonté (Sua nahi beste) erakusketa ikusgai izan zuen Parisko Galerie J-n.
1965
Oihalezko eta artilezko lehen Nanak egin zituen; gerora, erretxina eta margotutako igeltsua erabili zituen.
1966
Pontus Hultén-ek Nana monumental bat, Hon (“[emakume] hura” suedieraz), Stockholmeko Moderna Museeten jartzera gonbidatu zuen Saint Phalle.
1967
Lehen erakusketa izan zuen museo batean, Amsterdamgo Stedelijk Museum-en: Les Nanas au pouvoir (Nanak boterera).
1968
Saint Phalle-k New Yorkeko MoMAko Dada, Surrealism, and Their Heritage (Dada, Surrealismoa eta haien oinordekotza) erakusketan parte hartu zuen; erakusketako lau emakume artistaren arteko bat izan zen. Txoriaren ametsa (Le Rêve de l’oiseau) eraiki zen, haren eskala handiko lehen arkitektura-proiektua.
1970
Errealista Berrien hirugarren, eta azken, jaialdia egin zen Milanen. Bertan, Niki de Saint Phallek 3 metro garaiko aldare-muntaia bateko gurutzefikei eta birjinei tiro egin zien.
1971
Ama irensleak gai, lan sorta bat egin zuen; eskultura horiek, Nanen ostean, emakumearen irudi kritikoagoa aditzera eman zuten. Jean Tinguelyrekin ezkondu zen.
1972
Jerusalemen Golem (Le Golem), haurrentzako lehen lan arkitektonikoa eraiki zuen. Lehen film luzea egin zuen, Aitatxo (Daddy).
1974
Niki de Saint Phalle-k hiru Nana jarri zituen Hannoverren; hiriko biztanleek Caroline, Charlotte eta Sophie deitu zituzten.
1975
Bigarren film luzea egin zuen, Gau bat baino luzeagoa den ametsa (Un rêve plus long que la nuit).
1978
Tarotaren lorategia obraren eraikitze-lanak hasi ziren Toscanan.
1980
Lehen altzarien eta dekorazio-objektuen bildumak eta lurrin bat aurkeztu zituen. Salmenten etekinek Tarotaren lorategia lanaren heren bat finantzatu zuten. Lehen atzera begirakoa izan zuen Frantziako museo batean, Centre Pompidou-n.
1983
Stravinsky iturria eraiki zuten Parisen. Tarotaren lorategia obraren lanek aurrera jarraitu zuten. Artista Enperatrizaren sabelaldera joan zen bizitzera; haren etxe bihurtu zuen.
1984
Hiesaren aurkako borrokari atxiki zitzaion.
1992
Pontus Hultén-ek artistaren atzera begirako bat antolatu zuen Bonnen. Erakusketa gerora Glasgowra eta Parisko Musée d’Art Moderne de la Ville de Parisera eraman zuten.
1993
Kaliforniara, La Jollara, joan zen bizitzera.
1994
Oroitzapenen liburua argitaratu zuen, Mon secret (Nire sekretua); bertan salatu zuen aitak bortxatu zuela hamaika urte zituela. Japonian, Nasun, Niki Museoa ireki zen.
1998
Tarotaren lorategia publikoari ireki zitzaion.
1999
Heroi beltzak saila amaitu zuen, afroamerikarren komunitateko hainbat pertsonaiaren omenez. Japan Art Association-ek Praemium Imperiale saria eman zion.
2000
Hannoverreko Sprengel Museum-i haren lanaren zati handi bat dohaintzan eman zion.
2001
Haren lanaren beste zati handi bat dohaintzan eman zion Nizako Musée d’Art Moderne et d’Art Contemporain-i. Noeren arka (Noah’s Ark) eskultura-lorategia ireki zuten Jerusalemen, Mario Botta arkitektoarekin egindakoa.
2002.05.21
71 urte zituela zendu zen, arnas-gutxiegitasun kroniko bat zela eta.
2003
Escondidon, Kalifornian, ireki zen Kalafia Erreginaren Zirkulu Magikoa (Le Cercle magique de la Reine Califia) lorategia.