Edukira zuzenean joan

Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a

hezkuntza-edukia

Zer da didaktika?

Didaktika Museoaren barruan egiten diren jardueren egitarau eta gune didaktiko berezien multzoa da. Horietan hainbat gako eta tresna eskaintzen dira, bisitariek nazioarteko testuinguruan aurkezten diren artelanak hobeto uler eta hauteman ditzaten.

Didaktika-gune hau Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-ari eskaintzen zaio eta bi ataletan banatua dago.

Bildumagintzaren artea eta Kunstkammera: Bildumagintzaren sorreraren eta mendeetan zehar izan zuen bilakaeraren inguruko argibide laburrak ematen ditu. Horrez gain, Kunstkammeraren kontzeptua, hots, arte-ganberarena, azaltzen du: historia, Kunsthistorisches Museum-aren bildumekin duen lotura eta horietan duen esanahia. Aipatutako bilduma horien gaineko informazioa dago, baita Habsburgoko etxeko zuhaitz genealogikoa ere.

Interpretazioak: Arte-generoen eta horien adierazpideen gaineko hausnarketa bultzatzeko, Kunsthistorisches Museum-aren lan klasikoak eta Guggenheim Museoen Bilduma Iraunkorraren lan modernoak alderatzen dira. Erakusketan proposatzen den ordena bera jarraituz, bisitariak erretratua, historia, erlijioa eta mitologia, biluziak, natura hilak, ohitura-pinturak eta paisaiak azter ditzake galdera irekien bidez; galdera horiek artea generoen ikuspegitik nola begiratzen eta interpretatzen den sakontzen laguntzen dute. Orain, Bildumagintzaren artea eta Kunstkammera deritzon atalean zaude.