Edukira zuzenean joan

Artearen historia guztiak: Vienako Kunsthistorisches Museum-a

hezkuntza-edukia

Kunstkammer

Definizioa: XVI. mendearen hasieran, Europako errege-etxeetan modan jarri zen arte-gabinetea izatea. Askotan Kunstkammer (arte-ganbera) edo Wunderkammer (mirarien ganbera) gisa deskribatu dira, eta bertan balio handiko pinturez eta fin-fin egindako objektuez gain, mota guztietako bitxikeriak zeuden, esate baterako disekatutako animalia exotikoak. Helburu zuten mikrokosmos bat eratzea, bertan gizakiak ezagutzen zuen guztia biltzeko eta asmatutako tramankulu aurreratuenen bidez ikasteko.

Kunstkammeretako lanak eta objektuak gehien estimatzen ziren materialezkoak ziren, arte-kalitaterik eta kalitate teknikorik hoberena zuten, eta naturaren bitxikeriez eta tresna zientifikoez osatuta zeuden; azken horiek, maiz, lorpen tekniko aitzindariak irudikatzen zituzten.

Kunstkammeretara gutxi batzuk sar zitezkeen arren, Kunstkammerak museo modernoen hasierako eredua dira. XIX. mendean, Artearen Historiak zientzia estatusa lortu zuen, Kunstkammer delakoek zuten entziklopediaren ideiaren eta sailkapen-moduarekin bat ez zetorren izendapena. Horrek Kunstkammeraren ideia desagertzea ekarri zuen, naziotako galeriak eta museoak sortzen ari baitziren. Kunstkammeretako lan gehienak Erdi Arokoak, Errenazimentukoak eta Barrokokoak dira horregatik.