Edukira zuzenean joan

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak

303 aretoa

Info gehiago

301 aretoa

Info gehiago

Atalak

302 aretoa

Anselm Kiefer (1945) Guggenheim Bilbao Museoaren Bilduman artelan gehien dituen artistetako bat da. Bigarren Mundu Gerrak suntsitutako eta zatikatutako Alemanian hazi zen; garai hartan, gizarteak azkenaldiko historiari aurre egitea saihesten zuen, baina Kieferrek gai hori argi eta garbi jorratzen du, uste baitu historiako traumak gainditzeko oroimena gorde behar dela. Nazionalsozialismoaren historiarekin lotutako irudiak baliatu ditu horretarako, bai eta Paul Celan (1920–1970) idazleari omen egiten dioten obrak —ia mirariz biziraun zuen Holokaustoan—. Horrez gain, Kieferrek gizakiaren lekua kosmosean zalantzan jartzen du eta Alemaniako historiaren, mitologiaren, literaturaren, identitatearen eta arkitekturaren arteko harremanak aztertzen ditu. XVII. mendeko Robert Fludd (1574–1637) filosofo eta okultista ingelesaren lana ikertu du, gainera; Fluddek uste zuen landare bakoitzari izar bat zegokiola zeruan, eta horrek lurreko mikrokosmosaren eta zeruko makroskosmosaren arteko lotura ezartzen zuela. Azterketa horien guztien ondorioz, Kieferren lanek geruza asko dituzte, eta jorratzen dituzten gaiak bezain konplexuak eta alderdi askotakoak dira. Lan erraldoi horietan pintura, collagea eta eskultura uztartzen dira, eta kolore bertsuko paleta bat askotariko ezohiko osagaiekin nahasten du, hala nola, berunarekin, burdin hariarekin, lastoarekin, igeltsuarekin, buztinarekin, haziekin, eki-loreekin, errautsarekin eta hautsarekin; horiek guztiak Kieferrek artelanetarako materia bihurtzen ditu, alkimista bat balitz bezala.

BESTE ATALAK

Sarrera

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Atala, 2021

Info gehiago

304 aretoa

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Atala, 2021

Info gehiago

303 aretoa

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Atala, 2021

Info gehiago

302 aretoa

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Atala, 2021

Info gehiago

301 aretoa

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Atala, 2021

Info gehiago