Edukira zuzenean joan

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak

302 aretoa

Info gehiago

Atalak

301 aretoa

Bi euskal eskultore nabarmendu ziren nazioarteko giroan 1950eko hamarkadan: Eduardo Chillida-k (1924–2002) Milango Trienaleko Ohorezko Diploma jaso zuen 1954an eta Veneziako Bienaleko Eskultura-Sari Handia 1958an; Jorge Oteizak (1908–2003) Milango Trienaleko Ohorezko Diploma jaso zuen 1951an eta São Pauloko Bienaleko Nazioarteko Eskultura-Saria 1957an. Artegintzan oso modu ezberdinean hasi ziren arren, arte-proiektu handietan elkarrekin lan egin zuten, hala nola, Arantzazuko Basilikan eta Gaur taldearen sorreran —Euskal Eskolaren Mugimenduaren parte izan zen taldea—.

Oteizaren lanak ez dira sailkatzeko errazak: eskultura-objektu hutsetik haratago doaz, komuneko gai bat duten multzoak dira, masaren eta espazioaren inguruko azterketa esperimental luzearen ondoren sortutakoak. Multzo horien artean daude Azkena ematen duten obrak Kutxa hutsak (1958) eta Kutxa metafisikoak (1958–59) serieak barne hartzen dituen multzoa—, Oteizaren ikerketan are gehiago sakontzen dutenak. Hutsa edo ezereza azaltzen dute, espazio hartzailea dira, eta Oteizak Euskal Herriko harrespilekin —harentzat “mikrolitoak” ziren, eta ez “megalitoak”— lotzen zituen.

Chillidak ere antzinako kulturekiko lilura agertu zuen, eta Euskal Herriko eta beste lurralde batzuetako kulturen arteko loturak ikusten zituen. Izpirituarentzako espazioa (1995) lanak, adibidez, Indiarekin zerikusia du bertako harrobietatik atera baitzuten granito arrosa, lanaren materiala; harri mota horrekin 1980eko hamarkadan hasi zen lanean. Eskulturaren goiko aldeko irekiera kubikoak argia harriaren bihotzera sar dadin ahalbidetzen du, eta, beraz, materiaren berezko geometria agerian ipintzen du. Chillidarentzat, harriaren indarra eta boterea espazioari eustean eta espazioa eraldatzean dautza. Granitoa jorratzean eskultoreak asmo zuen harriak berak, mendi baten moduan, esperientzia arkitektonikoa eskaintzea.

BESTE ATALAK

Sarrera

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Atala, 2021

Info gehiago

304 aretoa

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Atala, 2021

Info gehiago

303 aretoa

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Atala, 2021

Info gehiago

302 aretoa

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Atala, 2021

Info gehiago

301 aretoa

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Atala, 2021

Info gehiago