Edukira zuzenean joan

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak

Sarrera

Info gehiago

303 aretoa

Info gehiago

Atalak

304 aretoa

Bigarren Mundu Gerra ondoren, Europa zatikatua eta suntsitua zegoen, eta artista europar asko AEBra erbesteratu ziren. Hala ere, Atlantikoaren bi aldeetan pintore batzuk arte plastiko modernoen funtsezko aldi baten protagonista izan ziren. Askotariko proposamen estetikoak zituzten, eta AEBn aipagarria da Espresionismo Abstraktua. Guggenheim Bilbao Museoaren Bilduman mugimenduaren adibide nabariak daude, besteak beste, Robert Motherwell-en (1915–1991) Iberia, artistak Espainiako Gerra Zibilaren tragediarekin obsesioa erakusten duena —areto honetan ikusgai—, Clyfford Still-en (1904-1980) Titulurik gabea (1964), Mark Rothko-ren (1903-1970) Titulurik gabea (1952–53) eta Willem de Kooning-en (1904–1997) Titulurik gabea XVIII (1975).

Azken joera horren hainbat erakusketa egin ziren Europako hainbat hiritan, Errealismo Sozialista “zurrunari” aurka egiteko, eta horien bidez izan zuten europar artistek haren berri, esatekorako, Antoni Tàpies-ek (1923–2012) —Motherwellen lagun ona izan zen—. Tàpiesek 1953an izan zuen lehen bakarkako erakusketa AEBn. Espresionismo Abstraktuarekin partekatzen zuen Tàpiesek Surrealismoarekiko interesa, besteak beste. Bestalde, garai bertsuan, Yves Klein (1928–1962) gaztea artegintzan hasi zen; 1954an, Madrilen Yves Peintures liburuxka txikia sortu zuen, eta, liburuxkan existitzen ez ziren margolanak bildu zituen arren, hura izan zen bere pintura-ibilbidearen hasiera.

BESTE ATALAK

Sarrera

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Atala, 2021

Info gehiago

304 aretoa

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Atala, 2021

Info gehiago

303 aretoa

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Atala, 2021

Info gehiago

302 aretoa

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Atala, 2021

Info gehiago

301 aretoa

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Atala, 2021

Info gehiago