Chacun à son goût
Aitor Ortiz
Sergio Prego
Atalak
Juan Pérez Agirregoikoa
- Izenburua:
- Juan Pérez Agirregoikoa
- Erakusketa:
- Chacun à son goût
- Gaiak:
- Artea eta gizartea | Artea eta umorea | Sorkuntza artistikoa | Indarkeria
- Teknikak:
- Akuarela | Marrazkia
- Artelan motak:
- Afixa | Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Pérez Agirregoikoa, Juan
Donostia-San Sebastián, 1963. Parisen bizi da eta bertan lan egiten du
Juan Pérez Agirregoikoak egiten dituen pankartek ohiko esloganetan, testuetan edo esaldietan dute sorburua. Artistak esaldi horiek aldatu eta, testuinguru berri batean jarri ondoren, gizartearen joeren, kexa eta eskaera indibidual edo kolektiboen adierazpide moduan irakur ditzakegu; gainera, mezu lotsagabe eta anbiguo bihurtzen dira, galdera hau azpian dutenak: geratzen al da oraindik iraultzarako aukerarik?
Komunitate honek propaganda onartzen du (Esta comunidad admite propaganda) mezuak, Museoaren testuinguruari lotuta, erabat aldatzen du bere esanahia; Zuen nahiari men egin diozue? (¿Habéis cedido a vuestro deseo?, 2007) esaldi erraldoia, berriz, Instalazio bilakatutako proiektua (Proyecto convertido en instalación, 2007) eskulturaren pankarta txiki batean agertzen denean uler daiteke osorik, azken eskultura hau kirol-hesiei lotutako eslogan-sorta bat baita.
Pérez Agirregoikoak umore kaustikoa erabiltzen du inguratzen gaituen indarkeria irudikatzeko. Hori bereziki agerian geratzen da bere marrazki-sailetan, adibidez, 302 aretoan ikus daitekeen Donostiako Orfeoiari buruz egindako sail garratzean (1997-2004); bertan, akuarelen hauskortasunak eta fintasunak eszenen gordintasuna itxura tolesgabeko irudikapen bihurtzen du.