Chacun à son goût
Juan Pérez Agirregoikoa
Ixone Sádaba
Atalak
Sergio Prego
- Izenburua:
- Sergio Prego
- Erakusketa:
- Chacun à son goût
- Gaiak:
- Artea eta denbora | Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Sorkuntza artistikoa | Mugimendua
- Mugimendu artistikoak:
- Abstrakzio Geometrikoa
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Prego, Sergio
Donostia-San Sebastián, 1969. New Yorken bizi da eta bertan lan egiten du
Sergio Prego-k eskulturaren ohiko mugak zabaldu ditu, eskultura espazioaren interbentzio eta transformazio gisa hartuz. Grabitatearen, abiaduraren edo ikuspenaren ohiko parametroak aldatuz, eta denbora errealarekin eta denbora diferituarekin jolastuz, Pregok zeharo eraldatzen ditu pertzepzio-moduak. Horretarako, simulaziora jotzen du, gorputza eta irudiak ekoizten dituzten egungo industriak elkartu eta elkarreragiten duten fikzioak sortzeko metodologia den aldetik.
Chacun à son goût erakusketarako, Pregok obra berria eta berezia egin du: Diedroen segida (Secuencia de diedros). Atrioaren kristalezko errezel-hormako alde batean kokatua, interbentzioa panel mugikorren egitura modularra da, eta horiek era aleatorioan goratzen dira, kristaletik eta egitura arkitektonikotik aldenduz. Eskultura- eta kontzeptu-erronka ariketa batean, obrak abstrakzio geometrikoa, eskulturaren ideia zabaltzea eta baita museo batean arteak duen funtzioa bera ere ekartzen ditu gogora.