Edukira zuzenean joan

Chacun à son goût

Elssie Ansareo

Info gehiago

Atalak

[Sarrera]

Chacun à son goût erakusketak Rosa Martínez du komisario, eta Museoarentzat proiektu berriak egin dituzten euskal artista garaikideen hautaketa bat aurkezten du.  Erakusketaren izena Diderot-en esaldi batean inspiratua dago, “bakoitzaren nahiera”, eta plazera eta hautatzeko norbanakoaren askatasuna aldarrikatzen ditu. Denboran zehar aldatuz doan pertzepzioaren fenomenoa eta balorazioa den aldetik, gizartearen zein norbanakoaren gustua alda egin daiteke, klasea, generoa, egoera geopolitikoa edo heziketa estetikoa gurutzatzen diren lehentasunen sistema baita.

Artelan berri bakoitzak, interpretazio-ariketa berri bakoitzak, gustuen eta balioen sistemako perspektiba berriak eskaintzen dizkie hartzaileei.  Hautatutako hamabi artistak —Elssie Ansareo, Ibon Aranberri, Manu Arregui, Clemente Bernad, Abigail Lazkoz, Maider López, Asier Mendizabal, Itziar Okariz, Aitor Ortiz, Juan Pérez Agirregoikoa, Sergio Prego eta Ixone Sádaba— 1990eko hamarkadaren azken urteetatik hona irmotutako belaunaldikoak dira eta, tokiko ingurunearen konplexutasunari erantzuteaz gain, nazioarteko hizkeren autoreak dira.

Egindako artelanek agerian uzten dutenez, eskultura material astunetatik beste arinagoetara aldatzen da, marrazketak bizirik dirau, argazkia eta bideoa euskarri apartak bihurtu dira egungo adierazpidean, eta performancea zein eszenaratzea, dela gorputzarena paisaiarekin erlazioan, dela artelanarena hartzen duen arkitekturarekin erlazioan, ezin besteko bitartekoak dira egungo tentsioak aztertzeko.

Chacun à son goût erakusketan aurkeztutako lanen konplexutasunean, arintasunean eta egokitasunean, ikuspegi pertsonalen eta oraingo gustuen arteko elkarrizketari heltzen zaio. Artistek jarrerak eta lengoaiak eguneratzeko ariketa eskuzabala egin dute, eta publikoari gizarte-, intelektual- eta estetika-eztabaidarako proposamen adierazgarriak eskaini dizkiote.  

BESTE ATALAK

[Sarrera]

Chacun à son goût, Atala, 2007

Info gehiago

Elssie Ansareo

Chacun à son goût, Atala, 2007

Info gehiago

Ibon Aranberri

Chacun à son goût, Atala, 2007

Info gehiago

Manu Arregui

Chacun à son goût, Atala, 2007

Info gehiago

Clemente Bernad

Chacun à son goût, Atala, 2007

Info gehiago

Abigail Lazkoz

Chacun à son goût, Atala, 2007

Info gehiago

Maider López

Chacun à son goût, Atala, 2007

Info gehiago

Asier Mendizabal

Chacun à son goût, Atala, 2007

Info gehiago

Itziar Okariz

Chacun à son goût, Atala, 2007

Info gehiago

Aitor Ortiz

Chacun à son goût, Atala, 2007

Info gehiago

Juan Pérez Agirregoikoa

Chacun à son goût, Atala, 2007

Info gehiago

Sergio Prego

Chacun à son goût, Atala, 2007

Info gehiago

Ixone Sádaba

Chacun à son goût, Atala, 2007

Info gehiago