Edukira zuzenean joan

Cristina Iglesias

Titulurik gabea (Banbu-basoko gela)

Info gehiago

Iruzkinak

Titulurik gabea (Sabai eseki makurra)

Izenburua:
Titulurik gabea (Sabai eseki makurra)
Erakusketa:
Cristina Iglesias
Gaiak:
Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Ingurunea eta natura
Artelan motak:
Instalazioa
Aipatutako artistak:
Iglesias, Cristina

Hemen zutik, Guggenheim Bilbao Museoko atrio garaiaren zati bat ikustea eragozten duen sabai faltsu miresgarri honen azpian, erraz da sinesten beharbada Espainiako artista gazteetako ezagunena den Cristina Iglesias-en ardura nagusiak espazioa, mugak eta beraien arteko harremanak direla. Hemen, ikus dezakezunez, nahikoa izan du sabai eseki bat, ez inor beldurtzeko bezain garaia baina alde baterantz makurtua ikuslea desorientatzeko, begira ari denari gela baten barruan dagoela sentiarazteko, nahiz eta galeria eta hiriaren zati bat ikusi ahal izan noranahi begiratuz. Gainera, sabai bakar honek ikuslearen aldartea ere aldaraz dezake, eta are nolabait harritu ere.

Sabaia, jakina, ez da ohikoa. Erretxinaz eta harri-hautsez taxutu zen, itxura trinkoa, sendoa eta naturala ematearren. Sabaian bilbaturik diruditen objektuek belakiak edo onddoak edo gauzaki fosilizatu edo kaltzifikatuak iradokitzen dituzte, eta hainbat ideia dakartzate gogora. Cristina Iglesiasen ustez, sabaiaren pisu astunak giro itogarria sor dezake.

Hala ere, aterbea badirudi, baina aldi berean baita zoru alderantzikatua ere, jendeari nolabait ur azpian dagoela edo ez-ohiko beste tokiren batean pentsarazi nahi diona.

Laster Cristina Iglesiasek sortutako beste ingurune anbiguo batzuk ikusiko dituzu, erakusketa txiki baina esanguratsu honetan. Babesleak Banco Guipuzcoano, Grupo Correo de Comunicación eta Espainiako Kulturako eta Hezkuntzako Ministerioa dira.

BESTE ATALAK

Titulurik gabea (Sabai eseki makurra)

Cristina Iglesias, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Titulurik gabea (Banbu-basoko gela)

Cristina Iglesias, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Titulurik gabea (Sareta)

Cristina Iglesias, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Titulurik gabea

Cristina Iglesias, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Titulurik gabea (Triptikoa)

Cristina Iglesias, Iruzkina, 1998

Info gehiago