Edukira zuzenean joan

Cristina Iglesias

Titulurik gabea (Sabai eseki makurra)

Info gehiago

Titulurik gabea (Sareta)

Info gehiago

Iruzkinak

Titulurik gabea (Banbu-basoko gela)

Izenburua:
Titulurik gabea (Banbu-basoko gela)
Erakusketa:
Cristina Iglesias
Gaiak:
Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Testura | Apaindurak | Fosilak | Landareak
Artelan motak:
Instalazioa
Aipatutako artistak:
Iglesias, Cristina

Orain sartu berri zarena gela edo ganbara modukoa da. Hemendik irteteko modu bakarra zatozen bidea atzera egitea da. Santutegi gisako zerbaiten barruan zaude. Ezkutuko lekua dirudi, are itogarria ere. Barruan zauzka, baina kanpoan mundua dagoela adierazten du, horma sendo eta denboraz gaindiko horien beste aldean. Metalezko erliebeek ia guztiz inguratzen zaituzte, baina ez erabat. Haien gainazalak harrigarriak dira eta xehetasunez josiak daude. Banbu-kainaberen eta beste landare batzuen hostailen antzera taxuturik daude, oihan zarratu baten zati balira bezala. Banbua ikus dezakezu, trinkoa eta zehatza, baina kainaberen bitarteetan dagoen horrek pentsarazten dizu ezer ez dagoela, nahiz eta dena egon hortxe, kainaberen atzean. Erliebeok, fosilduta daudela emateaz gainera, berezko fosiltze-prozesua emulatzen dute. Izan ere, lehengaia material gogor eta iraunkor bilakatu du egileak. Bestalde, erliebeak halako moduan daude antolatuta ezen, zine-pantaila itzel batean bezala, ikuslearen ikus-eremutik harantzago hedatzen baitira, eta badirudi ikuslearekin batera mugitzen direla. Hemen ez duzu leku bakar bat ere topatuko dena batera bistan eduki ahal izateko. Hala ere, horrek ez du giro itogarririk sortzen. Badago hutsunerik erliebeen artean, eta materialak berak garbi esaten digu erliebeok alegiazkoak direla, azalean baino ez direla existitzen.

Honen antzeko beste ganbara batzuk ikusiko dituzu erakusketan. Guztietan nabari da Cristina Iglesias arduratzen duen gauza bat, berak “bitarteko izaera” deitzen diona, hain zuzen. Aldi berean “hutsunea eta lekua den zerbait sortzen dut”, dio berak; “zerbait hori, benetako munduaren eta nik eratzen dudan munduaren artean dago kokaturik”.

BESTE ATALAK

Titulurik gabea (Sabai eseki makurra)

Cristina Iglesias, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Titulurik gabea (Banbu-basoko gela)

Cristina Iglesias, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Titulurik gabea (Sareta)

Cristina Iglesias, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Titulurik gabea

Cristina Iglesias, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Titulurik gabea (Triptikoa)

Cristina Iglesias, Iruzkina, 1998

Info gehiago