Edukira zuzenean joan

Cristina Iglesias

Titulurik gabea

Info gehiago

Iruzkinak

Titulurik gabea (Triptikoa)

Izenburua:
Titulurik gabea (Triptikoa)
Erakusketa:
Cristina Iglesias
Gaiak:
Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Materiala | Ilusio optikoak
Artelan motak:
Argazkia | Grabatua | Maketa | Serigrafia
Aipatutako artistak:
Iglesias, Cristina

Triptiko hau eta inguruan daudenak Cristina Iglesias-ek berak egindako argazkien serigrafiak dira. Argazkietan maketak ageri dira, erakusketa honen atal nagusia osatzen duten gelak, ganbarak eta espazioak errazago taxutzearren egileak egin zituen maketak, hain zuzen ere. Beste hitz batzuetan esateko, lehenengo begiradan barrunbe, monumentu eta eraikin harrigarriak iruditzen zaizkigun horiek eredu batzuen irudiak baino ez dira, benetakoak direlako ilusioa sortzeraino handituak.

Baina, irudiaren handitzeaz gainera, badago beste faktore bat ilusio hori sortzen duena: grabatuak oso baxu daude eskegita, eta horretara ikusleak zuzeneko harremana izan dezake horietan deskribatzen diren espazioekin.

Grabatu hauek, izan ere, maketetatik geratzen diren aztarna bakarrak dira, eta, beraz, lanen sorkuntzari buruz geratzen diren lekuko bakarrak. Bai triptiko honetan eta bai ingurukoetan irudi guztiak zetan edo kobrean inprimatu ziren, tinta beltzez, serigrafia deritzon prozesuaren bitartez. Prozesu horretan, lehenengo eta behin, jatorrizko argazkiaren negatiboaren erreprodukzioa behar da, markoan ondo teinkaturiko oihal mehe batera transferitzeko. Gero tinta oihalean zehar iragazten da lehorgarri baten bitartez, eta horrela irudia azpian dagoen paperean jasotzen da, edo, oraingo honetan, zetan nahiz kobrezko xaflan.

Erakusketa honetako beste grabatu guztien antzera, triptiko honek lotura sendoak ezartzen ditu ikuslearekin, bere tamaina eta horman duen kokaera direla bide. Hain zuzen ere, ikuslea esperientzia fisikoaren funtsezko osagaietakoa da, Cristina Iglesiasen artelan guztietan bezala. Horrexegatik dira hain gogoangarriak haren lanen ikustaldiak.

BESTE ATALAK

Titulurik gabea (Sabai eseki makurra)

Cristina Iglesias, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Titulurik gabea (Banbu-basoko gela)

Cristina Iglesias, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Titulurik gabea (Sareta)

Cristina Iglesias, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Titulurik gabea

Cristina Iglesias, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Titulurik gabea (Triptikoa)

Cristina Iglesias, Iruzkina, 1998

Info gehiago