Cristina Iglesias
Titulurik gabea (Sareta)
Titulurik gabea (Triptikoa)
Iruzkinak
Titulurik gabea
- Izenburua:
- Titulurik gabea
- Erakusketa:
- Cristina Iglesias
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Sorkuntza artistikoa | Islak | Ehiza-margoa | Landa-eszenak | Ingurunea eta natura | Dualtasuna | Ispiluak
- Artelan motak:
- Instalazioa | Tapiza
- Aipatutako artistak:
- Iglesias, Cristina
Pieza txundigarri honetan berriro ere agertzen zaigu Cristina Iglesias-en ardura nagusia: barruko eta kanpoko espazioen artean, objektu beraren aurpegien artean, aurrealde eta atzealdearen artean izaten diren harremanak eta, sarritan, alde izugarriak. Ikuspegietako batean –itxuraz aurrealdea denari begira– jartzen bagara, obra honek horma biribil arruntaren itxura du. Albotik begiratuta, ostera, beste mundu bat ikusten dugu, oso bestelakoa, aluminiozko xaflaren ispiluak lausoki islatzen duena. Mundu horrek zeharo naturala, landakoa ematen du, paisaje idilikoa eta artzain girokoa dela ez esatearren. Hala ere, hura baino askoz egiazkoagoa, artifizio gabeagoa da hormaren beste alde arrunta eta soila. Ikus dezakezunez, ehiza-eszena baten tapiza ageri da islaturik. Tapiz horretako eszena berez da irreala, eta beraren isla bihurrituak are irrealagoa dirudi. Horma oker horren alde batean, beraz, gu bizi garen egiazko mundua dago, eta beste aldean irudimenaren mundua, garbi-garbi ikusi baina beti ere gure irismenetik harantzago dagoena.