Edukira zuzenean joan

Cristina Iglesias

Titulurik gabea (Banbu-basoko gela)

Info gehiago

Titulurik gabea

Info gehiago

Iruzkinak

Titulurik gabea (Sareta)

Izenburua:
Titulurik gabea (Sareta)
Erakusketa:
Cristina Iglesias
Gaiak:
Zelosia | Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Geometria | Dualtasuna | Zeloak | Inskripzioak
Artelan motak:
Instalazioa
Aipatutako artistak:
Iglesias, Cristina

Itxura bitxiko gela edo ganbara hau itxia da, ezin zarelako barrura sartu, baina aldi berean irekia da, hormetako zuloetan zehar barrukoa ikus dezakezulako. Beti ere, hortxe dago barrualdea eta kanpoaldea bereizten dituen hesia. Obra honek, inondik ere, arabiar saretxoak ekarri nahi dizkizu gogora; sare atzetik begira dagoena, emakumezkoa gehienetan, sareaz beste aldekoa ikusteko moduan dago bera inoren bistan egon gabe, ez ageri-agerian behintzat. Ganbara hau berdin har liteke aterpetzat nahiz kartzelatzat. “Ganbara honetan batzen diren espazioa eta mugak nire beste pieza batzuetan aurki daitezkeenak bezalakoak dira”, dio Cristina Iglesias-ek. Pantaila hauek maila desberdineko esanahiak dituzte. Gaztelaniaz, adibidez, zurezko leiho-sarearen izena celosía da, zeloak adierazteko erabiltzen den izen bera”. Eta zeloek jota gaudenean, jakina denez, besteek egiten dutenari begira egoten gara, sumindurik, guk ez dugulako esku hartzerik eurek darabilten arazoan. Gela eraikitzeko erabili diren panelak diseinu geometriko konplexu, fin eta harrigarrien arabera sortu dira. Hala ere, geometria zatikaturik dago, eta hasieran uste baino diseinu mota gehiago daude. Zenbait lekutan gaztelaniazko hitzak eta esaldiak ageri dira. Atal batean ondokoa irakur daiteke: Una estancia / gela bat. “Baina inork ez du berehala ikusi behar han ageri dena, eta ikusi beharrik ere ez dago”, dio Cristina Iglesiasek, “misterioaren osagaia da. Oso interesaturik nago badaudela jakin arren nekez ikus ditzakegun adierazpen-moduetan”.

BESTE ATALAK

Titulurik gabea (Sabai eseki makurra)

Cristina Iglesias, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Titulurik gabea (Banbu-basoko gela)

Cristina Iglesias, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Titulurik gabea (Sareta)

Cristina Iglesias, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Titulurik gabea

Cristina Iglesias, Iruzkina, 1998

Info gehiago

Titulurik gabea (Triptikoa)

Cristina Iglesias, Iruzkina, 1998

Info gehiago