Nam June Paik-en munduak
Nam June Paik-en munduak
Charlotte Moorman
Atalak
Audio-grabazioak
- Izenburua:
- Audio-grabazioak
- Erakusketa:
- Nam June Paik-en munduak
- Gaiak:
- Artea eta musika | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Pianoa | Arnold Schönberg | John Cage | Zentzumenak
- Mugimendu artistikoak:
- Abangoardia | Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Performance | Soinu-artea
- Aipatutako artistak:
- June Paik, Nam
Nam June Paik ikasle zela hasi zen musikarako eta konposiziorako interesa erakusten. Musika-ikasketak Korean hasi zituen, bere jaioterrian, eta ondoren Japonian zabaldu zituen. Bertan, XX. mendeko mendebaldeko musika-ikasketetan oinarritu zen, neurri handi batean musika modernoaren sortzaileetako bat den Arnold Schoenberg konpositorearen obrak beregan piztutako interesak bultzatuta. 1950eko hamarkadan, Europara joan zen performancearen eta musikaren eremuetan garatzen ari ziren abangoardiako mugimenduetan parte hartu ahal izateko. 1958an, Alemanian zela John Cage konpositore amerikarra ezagutu zuen. Zorian oinarritzen ziren eta soinu musikalak eta ez-musikalak barneratzen zituzten partituren bidez, Cagek musika-obretarako, performanceetarako eta arte bisualerako konposizio-metodo berriak proposatzen zituen. Cageren eragina begien bistakoa da Paiken audio-zinten tratamenduan, oso soinu desberdinak nahasten baititu entzumen-esperientzia berriak sortzearren. Bere audio-konposizioen isiluneek Cageren obra batzuen bitarte ez-instrumentatuak gogorarazten dizkigute, esate baterako 4΄33” (1952). Prestatutako pianorako Cagek sortu zituen obrak inspirazio-iturritzat hartuz, Paikek Piano integrala (Klavier Integral) (1958–63) sortu zuen, soinua aldarazten zuten objektu desberdinak barruan zituen piano bertikal bat, alegia.