Nam June Paik-en munduak
Fluxus
Obra interaktiboak
Atalak
Objektuak eta performancea
- Izenburua:
- Objektuak eta performancea
- Erakusketa:
- Nam June Paik-en munduak
- Gaiak:
- Artea eta musika | Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Biolina | Pianoa | John Cage | Indarkeria | Zinema
- Mugimendu artistikoak:
- Abangoardia | Arte Garaikidea | Fluxus
- Artelan motak:
- Ikus-entzunezkoa | Performance | Ready-made
- Aipatutako artistak:
- June Paik, Nam
Abangoardiako artista garaikideen artean ere, Nam June Paik famatua zen bere performanceek ikusleengan sortzen zuten harriduragatik. Sarritan, bere eszenifikazioetan bat-bateko ekintza biolentoak burutzen zituen. Biolin solorako bat (One for Violin Solo) (1962) obran adibidez, aktoreak bere buruaren gainean biolin bat altxatu eta gero txiki-txiki eginda uzten zuen. Baliabide anitzezko opera (Mixed Media Opera) (1968) obran, Paikek buruarekin astintzen zuen pianoaren teklatua, hala musika esperimentalaren paradigmak zabalduz. Bere lehenengo film batzuk bezala, obra horiek soinuaren eta irudiaren kualitate materialak ikertzeko Paikek erakutsi duen nahiaren erakusgarri dira. Filmerako Zena (Zen for Film) (1964) obra, neurri batean zinemaren abangoardiari egindako aipamena eta baita John Cage-k instrumentaziorik ez duen musikaren aurrean erakutsitako interesari egindako omenaldia, areto ilun batean film-erroilu zuri baten proiekzioan datza. Paiki interesa antzematen zaio objektu aurkituak modu sortzaile batean aldatzeko, eta ezaugarri hori bere Fluxus idazmakina (Fluxus Typewriter) (1975 g.g.b.) obran igarriko dugu, soilik F, L, U, X eta S letrak idazteko manipulatu zuen idazmakina bat izanik.