Edukira zuzenean joan

Nam June Paik-en munduak

Audio-grabazioak

Info gehiago

Fluxus

Info gehiago

Atalak

Charlotte Moorman

Karlheinz Stockhausen-ek gomendatuta, Charlotte Moorman-ek Nam June Paik gonbidatu zuen New Yorken Stockhausenek estreinatu behar zuen Originalak (Originale) (1961) obran parte hartzera, 1964ko abuztuaren eta irailaren artean Moormanek berak New Yorkeko Judson Hall-en antolatutako II. Urteroko Abangoardia Jaialdian. Moorman, prestakuntza klasikoa zuen biolontxelojolea, laster egin zen Paiken ohiko kolaboratzaile. 1965eko udan, elkarrekin batera zeharkatu zuten Europa, beste artista batzuen obrak, esate baterako John Cage-renak eta La Monte Young-enak interpretatuz. Obra haiek eta Paikek berak harentzat propio sortu zituen beste zenbait obra interpretatzen zituzten modu bereziagatik atentzioa ematen zuten. Bere emanaldietan, Moormanek irudimen handia eta erabateko dedikazioa erakusten zuen, Paiken partiturek behartu egiten bazuten ere zelofanez janztera [Ekintza-musika (Action Music) 1965], Veneziako kanal batean murgiltzera [1966an Paikek egindako errepresentazioan, Cageren 1955eko 26”1.1499 hari-musikari batentzat (26”1.1499 for a String Player) obran oinarritua], bularra biluzik zuela jotzera [Opera sextronikoa (Opera Sextronique), 1967] edo bularrean erantsitako telebista txiki batzuk eramatera [TB bularretakoa eskultura bizidunarentzat (TV Bra for Living Sculpture), 1969]. Ekitaldi haietan bikotea ospetsua egin zen adierazpen artistikoaren mugak aztertzeagatik, eta horrek batzuetan zenbait arazo ere ekarri zien, esate baterako Opera sextronikoa New Yorkeko Filmmakers’ Cinematheque-n estreinatu zutenean, bertan Moorman exhibizionismoagatik atxilotu baitzuten. Ezeren aurrean uzkurtzen ez zirenez, Paikek eta Moormanek hiru hamarkada gehiago jarraitu zuten elkarrekin lanean, Moormanek berak 1963 eta 1980 urte bitartean New Yorken antolatu zituen Urteroko Abangoardiako Jaialdi ia guztietan parte hartuz, guztira hamabost izanik. Paikek TB biolontxeloa (TV Cello) (1971) sortu zuen harentzat, hiru telebista dituen biolontxeloaren berritxuratze bat, Moormanek berak zioenez “1600az geroztik biolontxeloak izan duen lehenengo aurrerapena”.

BESTE ATALAK

Nam June Paik-en munduak

Nam June Paik-en munduak, Atala, 2001

Info gehiago

Audio-grabazioak

Nam June Paik-en munduak, Atala, 2001

Info gehiago

Charlotte Moorman

Nam June Paik-en munduak, Atala, 2001

Info gehiago

Fluxus

Nam June Paik-en munduak, Atala, 2001

Info gehiago

Objektuak eta performancea

Nam June Paik-en munduak, Atala, 2001

Info gehiago

Obra interaktiboak

Nam June Paik-en munduak, Atala, 2001

Info gehiago

Paik-Abe bideo-sintetizadorea

Nam June Paik-en munduak, Atala, 2001

Info gehiago

Audioaren teknologia

Nam June Paik-en munduak, Atala, 2001

Info gehiago