Nam June Paik-en munduak
Paik-Abe bideo-sintetizadorea
Atalak
Audioaren teknologia
- Izenburua:
- Audioaren teknologia
- Erakusketa:
- Nam June Paik-en munduak
- Gaiak:
- Artea eta musika | Artea eta teknologia | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Telebistak | Pianoa | Elektronika
- Artelan motak:
- Bideoartea | Soinu-artea
- Aipatutako artistak:
- June Paik, Nam
Komunikabideen sandwicha (Media Sandwich) (1961–4) lanean, Paik-ek bere saiakuntza musikal eta teknikoetan aztertzen dituen paralelismoen irudikapen eskematiko bat eskaintzen zaigu. Audio-zintetan iturri gisa erabiltzen dituen erregistro fonografiko batzuen azpian Alemaniako zientzia zabalkunderako aldizkarien ilara bat dago, eta aldizkari horietan Europako merkatuan 1960ko hamarkadan zehar elektronikaren eremuan sartzen ari ziren berrikuntzak deskribatzen dira. Komunikabideen sandwicha obrak aditzera ematen digu, musika eta teknologia elkartzeak lehendik dauden musika-obren nahasketa eta bertsio berriak egitera animatu dituela musikariak. Paikek elkarreraginaren kontzeptua eguneratu zuen Bideo-pianoa (Video Piano) (1999) obran. Bertan, sorkuntzarako aukera berriak aztertzen ditu bideoaren teknologia iragankorra piano baten presentzia fisikoarekin konbinatuz. Hemen, piano-joleak obraren osagai bihurtzen dira, zuzenean ikus baitaiteke beren interpretazioa Paikek eraiki duen musika-instrumentuan barneratutako monitoreetan.