Nam June Paik-en munduak
Obra interaktiboak
Audioaren teknologia
Atalak
Paik-Abe bideo-sintetizadorea
- Izenburua:
- Paik-Abe bideo-sintetizadorea
- Erakusketa:
- Nam June Paik-en munduak
- Gaiak:
- Artea eta teknologia | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Lankidetza artistikoa | Telebistak | Fred Barzyk | Shuya Abe | Elektronika
- Artelan motak:
- Bideoartea | Ikus-entzunezkoa | Instalazioa | Performance
- Aipatutako artistak:
- June Paik, Nam
Teknologiaren eremuan, Nam June Paik-en kolaboratzaile nagusietako bat Shuya Abe ingeniari japoniarra izan da. Izan ere, harekin batera sortu zuen Robot K-456 (1964), bere performanceetan erabili izan zuen eta kontrol urrunez maneiatzen zuen giza itxurako irudia. Paik-Abe bideo-sintetizadoreak (1969–72), Fred Barzyk produktorearekin Bostoneko WGBH etxean garatu zutena, Paiki eta beste artista batzuei bideo-irudiak —zuzenean edo aurrez grabatuak— manipulatzeko aukera eman zien gerora halako aukera eskaintzen zuten ekipoak merkatuan agertu aurretik. Eskulangintzako aparatu hau irudiaren kolorean eta distiran aldaketa sotilak edo ikusgarriak lortzeko erabil zitekeen, katodo-izpien hodi batean nahiz telebista baten pantailan. Zirkuituen sistemak aukera ematen zien artistei bideo-irudia osatu ohi duten seinale gorriak, berdeak eta urdinak aldatzeko, hala mundu errealari ez dagozkion baliabide honen berariazko kolore-konbinazioak sortuz. Sintetizadore hau beste teknika sofistikatuago batzuekin konbinatuz, esaterako zirkuitu itxiko bideoarekin, modulazio magnetikoarekin eta lineala ez den nahasketarekin, Paikek bere bideo-zinten irudi originalak sortu zituen, hain zuzen ere gerora bere instalazioetan eta telebistaz emititutako obretan erabili zituenak.